Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika
Jexux Olaziregi. Gure Eskuko zuzendaritzako kidea.

"Erreferendum bat lortzeko bidea propioa izango da"

Katalunia edo Eskoziako ereduetatik ikasita, erreferenduma eguneroko gauzei buruz erabakitzeko tresna dela aldarrikatu du Gure Eskuk. Elkartearen ibilbideari errepasoa eman dio Olaziregik.

jexux olaziregi Jexux Olaziregi (Oiartzun, 1985) Gure Eskuko zuzendaritzako kidea da.
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2020/06/05

Orain dela zazpi urte sortu zen Gure Esku Dago. Hasieran estatus politikoaren gainean erabakitzeko eskubidea aldarrikatzen zuen. Iaz norabidea pixka bat aldatu zuen. Nola iritsi zen hausnarketa horretara?
Nahiz eta beste alor batzuetara zabaldu den, Gure Eskuren aldarrikapen nagusiena estatus politikoarekin lotuta dago. Ez du esan nahi beste esparruetara zabaldu behar ez denik, bereziki, eguneroko bizitzarekin zerikusia duten esparruetara. Denetik erabaki behar da. Sinetsita gaude elkarrekin erabakitzeko borondateak egiten gaituela herri.

Erabakitzeko eskubidea alor askotara zabaltzeak jende gehiago erakar dezake estatus politikora ere bai?
Argi dago. Zenbat eta gai gehiagoren gainean erabaki, eta gero eta transbertsalagoa bilakatu, geroz eta jende gehiago batuko da zure mugimendura. Zabaltzeko hautu bat egin dugu.

Zaila izango da, luzea izango da, baina Jon Maiak esaten duen bezala, inoiz agurtu ez diozun horri lehenengo aldian kristoren gauzak eskatzen badizkiozu, antzarak ferratzera bidaliko zaitu. Pixkanaka dagokigu konfiantzak irabaztea eta sintonia lantzea, eta elkarren artean zein etorkizun nahi dugun marrazten hastea.

Suitza izan daiteke eredua, baina herrialde horretan etorkinen kuotak murrizteari buruz botoa eman dute…
Hamaika Gara lantzen hasi ginenean, proposatu genuen ea denari buruz erabaki behar zen. Muga batzuen barruan erabaki behar da: eskubiderik urratzen ez duten gaiei buruz erabakitzea da gure helburua. Gauza batzuk ezin dira erabaki, ez direlako planteatu ere egin behar.

Gure Esku Dago-k 2014an antolatu zuen lehenengo giza katea. 150.000 pertsona bildu ziren. Hurrengo urtean, estadioak betetzeko saiakera egin zuen, baina ez zen lortu. Aldarrikapenean beherakada egon zen?
Nire ustez ez genuen pintxatu. Estadioak hartu ziren termometro bezala, eta agian sentsazio hori utzi zuen. Aje handia ekarri zigun hark, egia esan.

2014-2015 ikasturtea hartuta, Euskal Herrian inoiz egin den lanketa handiena egon zen: oihalak ehundu, harreman pila bat sortu… Lehenengo giza katea oso plastikoa izan zen, jendea mobilizatu behar zelako eta abar. Bigarrenean jendearekin gehiago hitz egin genuen, mahai-inguruak antolatu genituen eta abar.

Termometroa gauza oso bisual batean jartzen duzunean, eta hutsuneak ikustean, normala da begiak hara joatea. Egun osoan parte hartu zuen jende kopurua oso handia izan zen, eta giza katean adina jende bildu zen, jende asko kanpoan geratu baitzen. Deialdi gehiegi zeuden, agian, egun hartan.

Aje horren ondoren, Kataluniakoa izan al zen akuilu?
Bai eta ez, hemen ere herri galdeketak egin baitziren. Estadioenak gure lekuan jarri gintuen; uste dut iruditzen zitzaigula hiru pauso eman eta erabakitzeko eskubidea lor genezakeela.

Ajeari buelta emateko onena herri galdeketak izan ziren. Modu autonomoan antolatu ziren, herrietako jendeak ahaldunduta, zuzendaritzaren parte hartze handirik gabe. Herritarrak benetan sentitzen ziren protagonista. Horrek asko indartu zuen, bai maila diskurtsiboan baita praktikoan ere.

Jauzia izan zena Donostian herri galdeketa egitea izan zen. Erakutsi genuen herri txikienetik hasi eta Donostiaraino eraman zigun bidean erabilitako tresnek balio zutela Euskal Herri osorako. Ikusi genuen herritarrak ahaldunduta zer egiteko gai diren.

«Gure Eskuren norabide aldaketa bide baten bilakaera logikoa izan da»

Beste herrialdeetan ez dakit, baina Euskal Herrian gauzak modu lokalean egitea eraginkorragoa al da?
Think global, act local leloa Euskal Herrian oso egokia da. Behetik gora egiteko eredu hori Euskal Herrian oso txertatuta dago. Mugimendu kooperatibistak badu mende erdi baino gehiago, elkarlanera ohituta gaude, auzolanera ere bai… Euskal gizartean badaude hainbat elementu hori berresten dutenak.

Katalunia, Eskozia edo Quebeceko ereduak hartzen ditugu askotan, erreferendumak egin direlako, baina iruditzen zait hemengo bidea izango dela, eta ezberdina izango dela erreferendumerako bidea. Ez da ez hobea ez okerragoa izango, gurea, propioa, izango da.

Kataluniako erreferenduma eta han bizitako guztiak etorri ziren 2017ko udazkenean. Hauspotu zintuzten?
Baietz esango nuke, baina, aldi berean, jende asko beldurtu zuen. Frustrazioa ere ekarri zuen: Kataluniak horrenbeste eginda, Estatua hor dagoela ikustea… Guretzako positiboa izan zela uste dut.

jexux olaziregiHerritarrek ikusten dute beraiek direla protagonista, erabakia beren esku dagoela. Katalunian ikusi da nola eraiki beharko litzatekeen nazio bat XXI. mendean: erabakitzeko borondatetik. Hori da Kataluniak lortu duena, nazioartean nazio bezala erakutsarazteaz gain. Guretzako bada eredu bat: munduan nazio bezala azaldu nahi baldin baduzu pausoak eman behar dituzu. Oso ongi etorri zaigu guk izan nahi duguna irudikatzeko.

Gatazka batetik gentozen. Euskal Herria nola eraman behar genuen aurrera pentsatu behar genuen, eta hango gako batzuk gureganatu ditugu.

Hilabete batzuetara, 2018ko ekainean, bigarren giza katea egin zen. Donostia, Bilbo eta Gasteiz lotu ziren. Hor 175.000 lagun bildu ziren.
Bultzada ikaragarria izan zen guretzat. Maila politikoan, lehenengo giza katea baino handiagoa izan zen, garrantzitsuagoa. Lehenengo giza katearen oroitzapen oso ona daukagu mundu guztiak, horrelako mobilizaziorik ordura arte ez baitzen egin. 2014 hartan, gainera, gogoratu behar da, politikoki, Euskal Herria basamortua zela eta Gure Esku Dago-k ilusio pixka bat sortu zuela.

2018an, berriz, giza kate bat egitea ez zen elementu berritzailea. Herritar askok, gainera, neke puntu bat bazuten. Horren azpitik, baina, Gasteizko parlamentuan eztabaida politikoa martxan zegoen. Gure Esku Dago-k, nola edo hala, eragin behar zuen. Elkartearen helburua ez da inoiz izan interpelatzea, baizik eta erakustea jendea prest dagoela jauzi hori emateko.

Autogobernu ponentzia horretan, gure ustez, bai ala bai atera behar zuen erabakitzeko eskubideak. Hori hauspotzeko egin genuen giza katea, inoiz iritsi gabeko tokietara iritsita.
Donostia, Bilbo eta Gasteiz lotu genituen. Donostia, herri galdeketa egingo zelako urte hartan bertan. Bilbo, Euskal Herriaren populazioaren herena han bizi delako. Eta Gasteiz, Eusko Legebiltzarraren atean bukatzeko. Helarazi nahi genien gizarte hau osasuntsu dagoela, aldaketa bat nahi duela, eta bidea emateko eskatu nahi genien, erabakitzeko eskubidea egikaritzeko aukera eman zezaten ponentzia horretan.

Ez da kasualitatea giza katea egin eta bizpahiru astera ponentzian akordioa iritsi zela, eta erabakitzeko eskubidea bertan zegoela. Herritarron hauspoa ezinbestekoa izan zen. Alderdiek eurek onartzen dizute hori. Lehenengo giza katea garrantzitsua izan zen sozializatzeko, eta bigarrena, politikoki eragiteko.

2019an etorri zen norabide aldaketa. Bide baten bilakaera logikoa izan zen. Garapen horretan gauza batzuk indartu eta sendotu beharko dira, baina logika baten barruan dago.

Erlazionatutako edukiaErabakitzera, edozeri buruz
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.