Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Ostalarien eskariei bide emango die Pasaiako Udalak

Urratsak berandu eman arren, "pozik" agertu dira ostalariak, udal gobernuak haien aldarrikapenekiko erakutsitako prestutasunagatik. "Komunikazio eta elkarlan gehiago" adostu dute bi aldeek.

Aurreko astean bi aldiz atera ziren ostalariak haien egoeraz ohartarazteko. Irudian, Trintxerpen egindako elkarretaratzea.
Pasaia
2020/06/05

Lan egiteko zailtasunak zituztela eta, aurreko astean bitan atera ziren kalera Pasaiako ostalariak, baita jarduna ordu erdiz gelditu ere, haien egoeraz ohartarazteko. Bada, badirudi liskarra konpontzeko gai izan direla. Ostalarien eskariari jarraiki, astelehenean batzartu ziren Pasaiako Udala eta ostalariak. Bileran hitz egindakoarekin “pozik” daudela adierazi du Rafa Cristobal Antxoko Mimos tabernako langileak, eta gaineratu Izaskun Gomez alkateak “barkamena” eskatu ziela, neurriak ez hartzeagatik. Barkamen eskaera onartu eta udalari zintzotasunez erantzun diote. “COVID-19a dela eta, ostalaritzaz gain beste sektore batzuei arreta eskaini behar dietela ulertzen dugu”, dio Mimos tabernako langileak.

Udalaren aldetik Izaskun Gomez alkateak, PSEko zinegotzi Lore Suarez eta EAJko zinegotzi Nahikari Otermin joan ziren bilerara. Eta ostalarien aldetik barruti bakoitzeko bi tabernetako langileak; haiek ordezkatu zituzten Pasaiako 101 jatetxe eta tabernak. “Jarraibide zehatzak eta lan egin ahal izateko erraztasunak” nahi zituzten ostalariek, eta udal gobernuak eskari horiei bide emateko prest agertu da. Langileak azaldutakoaren arabera, udaletik datozen jarraibideak, idatziz helaraztea ontzat jo du Izaskun Gomez alkateak, “gaizki ulertuak saihesteko modurik onena zela esan zuen berak ere”.

Berriz ere, talka egin ez dezaten, “elkarlan eta komunikazio gehiago” adostu dute bi aldeek, eta tentsioak nabarmen egin du behera. Nahi zuten arreta jaso dute ostalariek. Onak izan diren neurriei ere aitortza egin diete: “Terrazen ordutegia zabaltzen uztea eskatu genion eta egoki iruditu zitzaion”. Terrazetan, beraz, 23:00ak arte kontsumitu ahalko da astegunetan eta 01:00ak arte asteburutan. Udako ordutegia ere mahai gainean jarri zuten langileek; neurri horrek, ordea, “udalbatzarraren onarpena” behar duela azaldu du Rafak

COVID-19aren ondorioei aurre egiteko diru laguntzen nondik norakoen azalpenak ere eman zizkieten. Taberna bakoitzak “700 euro finko” jasoko ditu, eta “aldagaien araberako beste 300”. Aldagai horietako batek “ezustekoa” eragin zuela adierazi du Cristobalek, izan ere, emakume ostalariek 100 euro jasotzea iragarrita zegoen. Haien artean eztabaidatu ondoren, emakume ostalariak udalarekin harremanetan jarri eta 100 euro horiei uko egitea erabaki zuten, berdintasunari lotutako irizpidea ez zelakoan. Hortaz, diru kopuru hori, ostalari guztien diru laguntza finkoetara gehituko da.

Erlazionatutako edukiaAstelehenean alkatearekin bilduko dira Pasaiako ostalariak[Galeria eta bideoa] Haien etorkizunen defentsan, kalera atera dira ostalariakUdalaren “utzikeriaren” aurrean, elkarretaratzea deitu dute biharko ostalariek
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.