Urtarriletik, 76 langabe gehiago Lezon
Urtarriletik, 76 langabe gehiago Lezon. Orotara, herrian dagoen langabeen kopurua 363koa da, gehienak emakumeak: 217. Tasa %11,3koa da.
2020an zehar 76 pertsonatan hazi da Lanbideren bulegoetan izena emana zuten lezoarren kopurua. Urtarrilaren bukaeran 287 ziren langabezian zeuden lezoarrak; maiatzaren azken egunean, berriz, 363. Igoerarik handienak martxoan (+29) eta apirilean izan dira (+37). Maiatzean, berriz, pertsona bakarrean hazi da langabeen kopurua. Hau da, koronabirusak eragindako krisiak, enpleguan ere izan du eragina herrian.
Egun lanik daudenetako gehienak emakumeak dira, 217. 146 dira gizonak.
Urteko lehen hilabetearen bukaeran herriko langabezia tasa %8,9koa zen. Maiatzaren bukaeran, ordea, %11,3raino hazi da zenbateko hori (Gipuzkoako tasa orokorra %10,93koa da).
Adin tarteei erreparatuz gero, 21 dira langabezian dauden 25 urtetik beherakoak; 25-44 urte artean dituztenak 121 dira (69 emakumeak dira), eta 45 urtetik gorakoak 145 (100 emakumeak dira).