Zu! zerbitzua ohiko ordutegian hasiko da zerbitzua ematen
Astelehenetik aurrera, ohiko ordutegian hasiko da herritarrei arreta ematen Zu! zerbitzua. Hori bai, presentziala egin nahi dutenen kasuan, ezinbestekoa da aurretiko hitzordua eskatzea, eta horretarako 010 telefono zenbakira deitu beharko dute interesdunek, edo udaletxe sarreran eskatu.

Lan egiteko moduan ez da aldaketarik izango, telefonoz, bide telematikotik, zein aurrez aurre emango du zerbitzua, baina ordutegiak aldatu egingo dira. Hala, astelehenetan, 07:30etik 14:00etara izango da zabalik; astearte eta ostegunetan, 07:30etik 19:00etara; eta asteazken eta ostiraletan, 07:30etik 15:00etara.
Arreta presentziala egiten dutenek, uneoro segurtasun eta higiene neurriak bete beharko dituztela ekarri du gogora udalak: sartu aurretik eskuak garbitu, maskarak erabili, edukiera mugatu, eta segurtasun distantzia mantendu.
Telefonoa zein bide telematikoa erabiltzea gomendatu du udalak kontsultak zein izapideak egiteko: 010 eta 943 449 600 telefono zenbakiak dituzte eskura herritarrek horretarako, edo posta elektronikoa.