Ostiralean izendatuko dira hauteskunde mahaietako kideak zozketa bidez
Pasaiako Udalak ezohiko udalbatzarra deitu du hilaren 12rako, Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeetako mahaiburuak eta bokalak izendatuko dituen zozketa egiteko.
Ostiralean jakinaraziko da, uztailaren 12rako Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeetarako mahaien osaketa. Pasaiako Udalak ezohiko udalbatzarra egingo du hilaren 12an (ostirala), mahaiburuak eta bokalak aukeratzeko, zozketa bidez. Bozketan, talde politiko guztiek hartu beharko dute parte, baina nahikoa izango da ordezkari bakarra bidaltzea.