Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Sanpedrotarra FEko areto futbol taldean izena ematera deitu dute

Bajak eta lesioak direla eta, jokalari berriak behar ditu klubak. Helburua aurtengo blokea mantendu eta jokalari berriak gehitzea da, taldearen etorkizuna bermatzeko.

Sanpedrotarra FEko taldearen artxibo irudia. Talde horrek bigarren postua lortu zuen aurtengo Gipuzkoako Kopan.
Pasaia
2020/06/09

Ohiko bukaerarik izan ez badu ere, denboraldi aparta burutu du Sanpedrotarra Futbol Elkarteak Gipuzkoako Emakumezkoen Areto Futbol Ligan. Koronabirusa iritsi zela, bigarren postuan ziren moreak 34 punturekin. Gipuzkoako Kopan egindako lanagatik ere saria jaso zuten urtarrilean, bertan ere bigarrenak izan ziren.

Dena den, denboraldi arrakastatsu hau bukatu dutela, orain datorren denboraldiko egitura dute helburu Sanpedrotarran, “jokalariak behar ditugu hainbat postuetan, atezainak ere”, adierazi du Itziar Anza kapitainak. Lanarekin bateratu ezinik hainbat jokalarik taldea utzi behar izan dute eta berriak iritsi ezean, datorren denboraldia kolokan egon liteke. Aparteko baldintzarik ez dute eskatzen, nahikoa dira “gogoa eta konpromisoa”. Interesdunek Alex, taldeko koordinatzailearekin jarri beharko dira harremanetan, 673 590 480 telefono zenbakira deituta.

Sanpedrotarran, talde beteranoa izan arren, gazteak ere ongi etorriak direla dio Anzak: “18-20 urtetik aurrerako neskak etor daitezela lasai”. Oraingoz ez dakite zehazki, “noiz eta nola” hasiko den 2020/2021 denboraldia, baina asmoa, aurredenboraldia irailean egitea dela azaldu du Sanpedrotarrako jokalariak, “aurredenboraldiak iraun bitartean astean hiru entrenamendu egiten ditugu astean zehar”.

Lehiaketei ekin aurreko tarte hori izango dute jokalari berriek taldeari neurria hartzeko. Aurreko urteetako egutegiari eusten bazaio, urrian hasiko litzateke Gipuzkoako Liga. Ordutik aurrera bi entrenamendu egingo dira astero Donibaneko kiroldegian eta asteburuetan partidak jokatuko dira.

Helburua blokeari eutsi eta jokalari berriak gehitzea bada ere, Itziar Anzak ohartarazi du une honetan ez direla nahikoak taldea mantentzeko “5-6 jokalari ditugu oraintxe bertan. Hain gutxi izanda ezinezkoa izango da aurrera egitea. Lasai egoteko denboraldian, 13 jokalari-edo beharko genituzke”. Ez da gutxi talde moreak eskainitakoa; Gipuzkoako talde onenetako batean jokatzeaz gain, “jokalarien arteko giro ona eta sanpedrotarren babesa” ziurtatu ditu Itziar Anza kapitainak.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.