Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
GizarteaPolitika

[Erreportajea] Presoak etxeratzeko bidean ere jarriko dira errenteriarrak

Izan Bidea dinamika jendaurrean aurkeztuko dute hilaren 20an. Presoak etxeratzeko dinamika Mikel Arrieta larri gaixo dagoen herriko presoaren aldeko kanpainarekin uztartuko dute.

Preso gaixoen etxeratzea Mikel Arrieta etxeratzea eskatzeko bideoa egiten ari da Sare.
Rebeka Ruiz
Errenteria-Orereta
2020/06/12

Euskal presoen aldeko Izan Bidea dinamikaren berri emango du Errenteria-Oreretako Sarek hilaren 20ean, Lehendakari Agirre plazan (12:00). Iniziatibaren nondik norakoak jendaurrean aurkezteko hitzordua izango da hurrengo asteko larunbatekoa, eta herriko zenbait mendizaleren, txirrindulariren edota arraunlariren parte hartzea aurreikusi dute Sareko kideek, ekitaldiari «kolore pixka bat» emateko helburuarekin.

Dinamikaren nondik norakoak herritarrei azaltzea da helburu nagusia, edizio hau itxi bitartean ez baitzegoen erabakita kilometroren bat egitea eskatuko ote zieten aurkezpeneko parte hartzaileei. Nik Salatzen Dut eta Orain Bidea dinamiken ildo beretik datorrela Izan Bidea kontatu du Josu Galarraga Errenteria-Oreretako Sareko kideak. Aurretik garatutako dinamiken bitartez «aurrerapausoak» ematen joan direla ziur agertu da, baina oraingo honetan epe luzera begirako lana egin nahi dutela adierazi du, bi urteko kanpaina izango baita Izan Bidea. «Presoak etxera ekartzeko bidean jarri nahi ditugu dinamika honetan, konponbidearen bidean, elkarrizketaren bidean eta bakearen bidean, eta horretarako, gizarteari ere eskatu nahi diogu jartzeko bidean», adierazi du Galarragak.

Norbera bere eremutik apustu egitera eta bidean jartzera gonbidatu ditu Galarragak errenteriarrak, eta pixkanaka, hiru milioitik gorako kilometro kopuruaren marka haustera.

Nahieran
Kilometroak edozein modutan egin daitezkeela gogorarazi du Galagarrak: «Mendian, bizikletan, piraguan edo eskalatzen, ez du inporta». Bi urteko dinamika denez, hala ere, denborarekin ez direla soilik kilometro fisikoak izango argitu du kideak, eta «aukerak gehitzen» joango direla zehaztu du, baina horretarako «imaginazioa» lantzeko eskatuko zaie herritarrei. Esaterako, liburutegiko irakurketa tailerreko parte hartzaileek liburu bakoitza kilometro baten truke aldatzea posible izango dela hemendik hilabete batzuetara aipatu du. «Horrelako gauzatxoak ere egin daitezke, beraz, imaginazio puntu bat izatea eskatuko diegu herritarrei», erantsi du: «Euskal presoak etxeratzeko bidean edota giza eskubideen alde baldin bada, aukera ugari baliatu ahal izango dira parte hartu nahi duten lagunentzat».

Gaixotasun larriei ere, sua
San Joan sua baliatu nahi du Errenteria-Oreretako Sarek Mikel Arrieta larri gaixo dagoen herriko presoaren egoera salatzeko, eta batez ere, haren kasua jendartean ezagutarazteko. Bideo bat osatzen ari dira horretarako, eta bertan, euskal presoen egoera islatzen duten hitzak edo esaldiak sutara botako dituzte: «Dispertsioa, kondena hirukoitza, senideekin komunikazio falta… Mezu horiek guztiak bideoaren bukaeran erretzea gustatuko litzaiguke. Preso gaixoen eta Mikelen inguruan erre nahiko genituzkeen gauzak agertuko dira».

Oier Guillanek off ahotsa beteko du, bideorako sortutako «ekarpen propioarekin». Hala, hilaren 23an, San Joan bezperarekin, plazaratuko dute bideoa, eta modu horretan, bi dinamikak uztartuko dituztela aditzera eman du Galarragak.

[Elkarrizketa] Elixabete Aragon Sare Bidasoa: «Kanpokoekin harremana guztiz moztea suposatu die larrialdiak»

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.