Izendatu dituzte hautets-mahaietako kideak
Pertsona bakoitzak udalak lehenengoz baliatu duen kontsulta sistema bati esker jakin dezake mahaiko kide izatea tokatu zaion zozketan edo ez.
Uztailaren 12an egingo diren Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetarako hautets-mahaietako kideak izendatzeko zozketa egin zuten atzo, eta gaurtik kontsulta dezakete herritarrek tokatu zaien edo ez. Horretarako, esteka honetan egin dezakete kontsulta.
Lehen aldiz erabili du udalak kontsulta sistema hori; nahikoa da pertsona bakoitzaren datuak txertatzea hautets-mahaietako kide gisa izendatu duten edo ez jakiteko. Hala ere, kontsulta horretan soilik titularrak azaltzen dira, eta ez ordezko gisa aukeratutakoak zozketa bidez —kargu bakoitzerako bederatzi ordezko izendatu dituzte—. Eskualdeko hauteskunde batzordeak kasu batzuk salbuesten ditu, eta hala gertatuko balitz, mahaiak eratzeko aipatu zerrenda erabiliko da. eta dagokien pertsonei zuzenean jakinaraziko zaie.