Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

"Gastu militarrak behar sozialetara"

"Gastu militarrak behar sozialetara". Ideia hori aldarrikatzeko eta militarrek Jaizkibel mendian tokirik ez dutela esateko martxa egin zuten atzo.

Martxan izan zirenak, eremu militarraren parean.
Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2020/06/15

Jaizkibelgo eremu militarrera bosgarren martxa egin zuten atzo, militarrik gabeko mendia eskatzeko, eta gastu militarrak gizartearen beharretara zuzentzea aldarrikatzeko. 100 bat lagun elkartu ziren bertara. Eskualdeko herritar eta eragileen, nahiz Euskal Herriko talde antimilitaristen babesa jaso zuen mobilizazioak.

Gurutze Santuaren plazatik abiatu zen martxa. Handik Iparragirreko barrakoien aztarnetara joan ziren partaideak. Han, Etxetxo Lezoko Memoria Historikoaren Taldeko kide batek azaldu zuen 1936ko gerraren ostean frankistek 4.000 preso izan zituztela bertan, eta besteak beste, Jaizkibelgo errepidea eraikitzeko erabili zituztela, esklabotza egoeran, preso horiek. Garai hartan jabetu ziren militarrak mendiaren 364 hektareaz; mendiaren %17a, Pasaiako udalerriaren heren bat.

Ondoren, eremu militarrera joan ziren. Bertan talde antimilitaristetako kide batek azaldu zuen azken urtean Espainiako Estatuak 20.000 milioi euro gastatu dituela armagintzan, “gizartearen beharretarako dirurik ez dagoela dioten bitartean: osasungintza, hezkuntza, pentsioak, kultura, euskara, pobreziaren kontrako borroka, bertako nekazaritza edo natura zaintzeko…”. Adibide praktikoak ere eman zituen: tanke batek balio duenarekin sei ikastetxe eraiki daitezke; hegazkin militar baten kostuarekin bi ospitale egin daitezke; itsaspeko ontzi batek balio duenarekin, 62.000 erizainen soldatak ordain daitezke. Euskal Herrian dagoen industria militarraren, eta horrek jasotzen duen diru laguntzen berri ere eman zuten.

Frankismoaren oinordekotza den eremu militarrak sortzen dituen arazoez hitz egiteko ere baliatu zuten mobilizazioa, bai herrietako biztanleei zein mendiaren erabiltzaileei. Izan ere, mendia Europako Natura 2000 sarearen barruan dago: “Ingurumenaren babesarekin talka egiten du eremuak, eta leherketa, kutsadura, sute eta istripu ugariren eragile izan da”.

Eremuan bertan egin zen bilkuran nabarmendu zituzten, aldi berean, diru publikoarekin finantzatzen ari diren beste egitasmo, “amalurra kaltetzen dutenak”. Horien artean Aiako Harria parke naturalaren alboan, Nafarroako aldean, eraiki nahi den parke eolikoa aipatu zuten, baita abiadura handiko trena ere.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.