Galtzaraborda, Fanderia, eta Beraungo estali gabeko igerilekuetako kiroldegiak hilaren 29an zabaltzeko prestatzen ari dira, eskaintzen dituzten zerbitzu guztiekin.
"Gastu militarrak behar sozialetara". Ideia hori aldarrikatzeko eta militarrek Jaizkibel mendian tokirik ez dutela esateko martxa egin zuten atzo.
Mezua lurrean idatzi dute, Sanpedrotarra Arraun Elkartearen instalazioen ondoan. Oraingoz inork ez du bere gain hartu ekintzaren ardura.
Parte hartuko dutenek, alpargata, fandangoa eta arin arina dantzatu beharko dituzte, eta aurretik izena eman beharko dute posta elektronikora mezua bidalita, eta bertan izen abizenak eta norbera bizi den auzoa zehaztu beharko dute.
Hilaren 29an zabaltzeko egokitzapenak egiten ari dira Bekoerrotan. Besteak beste, gimnasioan eta fitness gelan segurtasun espazioak ezartzen ari dira.
Uraren saneamendurako obrak direla eta, lur azpiko laginak hartuko dituzte hilaren 16 eta 17an. Bidea 9:00etatik 18:00etara itxita egongo da.
18:00etatik 19:30era modu ekologikoan gaixotasun eta izurrien aurka aritzeko aholku praktikoak emango dizkiete bertaratzen direnei.
Saskibaloi jokalariei ateak zabaldu dizkie Kurkubik. Horretarako, 2020-2021 sasoian taldean izena eman nahi dutenentzat epea zabaldu du.
10:00etan izango da meza Rafael Olaizola parrokoak zuzenduta.