Corpusaren zortziurrenaren meza, ostegunean

10:00etan izango da meza Rafael Olaizola parrokoak zuzenduta.

Corpusaren zortziurrenaren meza egingo dute ostegunean. Pandemia egoerak eraginda, tokiz aldatu dute, eta Madalenaren basilikan egin ohi bada ere Jasokundeko Andra Mariaren elizan izango da. Meza hori Madalen kaleko jaietan egiten zutela garai batean azaldu du Maria Madalenaren Lagunak elkarteak, “denbora batez tradizio hau etenda egon ondoren, gure elkartearen laguntzaz berreskuratu egin zen orain zazpi urte”.

10:00etan izango da meza Rafael Olaizola parrokoak zuzenduta.

Kultur egitaraua

Joan den martxoaren 14tik, alarma egoera ezarri zenetik, etenda egonda Maria Madalenaren Lagunak elkarteak antolatzen duen kultur agenda koronabirusaren hedapena saihesteko. Egoerak hobera egiten duen neurrian, kontzertu eta ekitaldi agenda berreskuratzeko asmoa azaldu du elkarteak.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.