Kirol instalazioak hilaren 29an zabalduko dituzte

Galtzaraborda, Fanderia, eta Beraungo estali gabeko igerilekuetako kiroldegiak hilaren 29an zabaltzeko prestatzen ari dira, eskaintzen dituzten zerbitzu guztiekin.

Barungo igerilekua. Argazkia: Herri Bizia

Alarma egoera ezarri zenetik ateak itxita izan dira kirol instalazioak. Orain, Galtzaraborda, Fanderia, eta Beraungo estali gabeko igerilekuetako kiroldegiak hilaren 29an zabaltzeko prestatzen ari dira, eskaintzen dituzten zerbitzu guztiekin. Ezarritako osasun neurriak bermatuta zabalduko dituzte ateak, normaltasun berrira egokituta, alegia.

Beharrezko garbiketa, prebentzioa eta martxan jartzea instalazioak itxita izan diren epean egin dituzte, ez dituzte beraz, Galtzarabordako kiroldegia abuztuan, eta Fanderiako igerilekua irailean itxiko lan horiek egiteko.

Kirol instalazioen erabiltzaile eta langileen osasuna bermatze aldera hainbat neurri hartu dituzte gainera: informazio puntuak jarri dituzte Koronabirusaren hedatzea saihesteko aholkuekin, hidrogel banagailudun garbiketa puntuak, makinak desinfektatzeko elementuak, eta erabileraren ondorengo beste elementu batzuk ere. Lehendik indarrean zeuden neurriak indartzeko lanean ari direla zehaztu dute, bestalde, hala nola, gimnasioetan erabilera pertsonaleko eskuohiala erabiltzeko betebeharra, eta legez ezarrita dagoen edukieraren kontrol eraginkorra.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.