Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Izan bidea, preso eta iheslariak etxeratzeko dinamika aurkeztu dute gaur

Agirre Lehendakariaren plazan egin dute aurkezpen jendetsua, eta herritar guztiak deitu dituzte bat egitera dinamikarekin

Sre herritarrak gaur aurkeztu du Izan Bidea dinamika. Argazkia: Sare Herritarra
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2020/06/20

Izan Bidea, euskal errepresaliatuak etxera ekartzea helburu duen dinamika aurkeztu du gaur Errenteria-Oreretako Sare Herritarrak. Agirre Lehendakariaren plazan egin dute aurkezpen jendetsua, eta herritar guztiak deitu dituzte bat egitera dinamikarekin, “honakoa konponbiderako bidea eta bakerako bidea egin nahi duen ibiltarien sarea da”.

aipamen berezia egin diete Mikel Arrieta eta Aitzol Gogorza euskal presoei; biak larri gaixo daude. Nahasmen Obsesibo konpultsiboa du Gogorzak, etxean dago preso, espetxe arinduan. Arrietak, berriz, Espondilartropatia kroniko seronegatiboa HLA B 27 du, gaixotasun kroniko, degeneratibo eta sendaezina. Gorputz adarretan eragiten dio gaitzak, eta oso mingarria izateaz gainera, oldarkorra dela nabarmendu dute. Algecirasko (Andaluzia, Espainia) espetxean aurkitzen da preso Arrieta, etxetik 1.100 kilometrora.

Gaurko agerraldian salaketak ere izan du tartea. Izan ere, Nazio Batuek edo Europako kontseiluak presoen gainean neurriak hartzeko eskaerari muzin egin diola Espainiako gobernuak eta bere justizia administrazioak jarri dute agerian, “irmo salatu nahi dugu jarrera hori. Besteak beste, adineko presoak, gaixotasun larriak dituztenak, edo zigorraren zati handi bat betea dutenak aske uzteko eskatu zuten nazio Batuek eta Europako kontseiluak, espetxeak mota honetako pandemia bati aurre egiteko lekurik egokiena ez dela iritzita”.

Berez krudela den espetxe politikari, krudeltasun hori areagotzen duen COVID-19aren osasun alarma  gaineratu behar zaiola esan du Sarek eta Julen Atxurra, garuneko isuria izan duen euskal preso lekeitiarra, eta Txantreako Patxi Ruiz euskal preso bizitutako egoera larriak jarri dituzte mahai gainean: “Egoera horiek, euskal presoen egoerari irtenbide bat emateko dagoen premia agerian uzten du berriz ere”.

Horri guztiari, hilabete luze hauetan, herrikideak dituzten sei euskal presoek ez dutela bisita presentzialik izateko aukerarik eduki salatu du Sarek.

Herritarrei mezu eta eskaera argia: Izan bidea dinamikarekin bat egiteko, “jantzi zapatilak eta etorri gurekin etxerako bidea egitera”.

Sei preso, 3.630 kilometro

Oreretako sei euskal preso daude une honetan Sare Herritarrak eman dituen datuen arabera: Mikel Arrieta Llopis, Eider Perez Aristizabal, Juan Manuel Inziarte Gallardo, Jesus Mari Etxeberria Garaikoetxea Goierri, Xabier Goienetxea Iragorri, eta Aitzol Gogorza Otaegi.

Arrieta eta Perez Aristizabal Algeciraseko (Andaluzia, Espainia) espetxean daude etxetik 1.100 kilometrora; 1.000 kilometrora aurkitzen da Goierri ere Cadizko Puerto III espetxean; Inziarte Topas (Salamanca, Espainia) espetxean dago, 470 kilometrora; eta Goienetxea Okzitaniako Mont de Marsan espetxean aurkitzen da, etxetik 140 kilometrora. Gogorza, berriz, etxean dago preso. Sei presoen artean 3.630 kilometro batzen dituzte.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.