Etxetxok auzolana egingo du larunbatean
Etxetxok auzolana egingo du larunbatean. Iparragirreko barrakoietan garbiketa eta mantentze lanak egingo dituzte. 09:30ean aterako dira Tiñelutik.
Aurreko auzolan baten artxiboko irudia. Etxetxo Lezoko Memoria Historikoaren Taldeak auzolana antolatu du larunbaterako. Iparragirreko barrakoien eremuan landaretza ebaki, barrakoiak garbitu eta mantentze lanak egingo dituzte.
09:30ean abiatuko dira Tiñelu elkartetik. Lanerako eskularruak eta arropa egokia eramatea gomendatu dute. Etxetxoko gosaria emango die parte hartzaileei.
