Kirol instalazioetan erabili gabeko zerbitzu eta abonuak konpentsatzeko sistema martxan da
Kasu guztietan, itzulketak eskatzeko epea 2020ko uztailaren 31n amaituko da.
COVID-19agatik kirol instalazioak itxita izan diren denbora epean jaso gabeko zerbitzu edo abonuak konpentsatuko dizkie udalak erabiltzaileei. Hala, zenbatekoa itzuli edota abonua luzatzea izango dute aukeran.
Harpidetza aktiboarekin jarraitzen duten erabiltzaileei uztaileko harpidetza kuotan automatikoki deskontatuko diete martxoko itxiera egunei dagokion zati proportzionala. Urteko ordainketak dituzten erabiltzaileek berriz, uztailaren 31 arte izango dute itxiera egunei dagokien kuotaren zati proportzionala itzultzeko eskatzeko epea. Kuotaren zati proportzionala jasotzeko, galdetegia bete beharko dute.
Fitness kuotaren kasuan eta helduen zein haurren jardueretan ere, uztaileko abonu kuotatik automatikoki deskontatuko da martxoko itxiera egunei dagokien zati proportzionala.
Itxiera aldian baja eman duten —martxoaren 14tik uztailaren 5era— pertsona abonatuen kasuan, ixtiera aldian baliatu ez dituzten zerbitzuen zati proportzionala itzultzeko eskatu ahalko dute. Horretarako, itzulketak eskatzeko formularioa bete beharko dute.
Kasu guztietan, itzulketak eskatzeko epea 2020ko uztailaren 31n amaituko da.