Miguel Harinak 'Wild Donostia' liburua aurkeztuko du ostiralean
Prosa poetikoa baliatu du Harinak, jaio zen hiriak bizi duen eraldaketa kontatzeko, arrotz bihurtu baitzaio.
Miguel Harina Mitxelenak, Wild Donostia (Donostia basatia) liburua aurkeztuko du ostiralean Errenteria-Oreretako Noski liburu dendan. Prosa poetikoa baliatu du Harinak, jaio zen hiriak bizi duen eraldaketa kontatzeko, arrotz bihurtu baitzaio. Irakaslea, idazlea eta narratzailea da Harina etaDonostian jaioa bada ere, Errenteria-Oreretako Iztieta auzoan bizi da.
Donostiaren gainean idatzi du eta berak lehen eskutik ezagutu zituen eta egun berak ezagutu zituen moduan, behintzat, desagertu diren kale eta hiriaz mintzo da. Turistentzako eta aberatsentzako hiri bihurtu den Donostia azaldu du bere lanean, literaturaren bidez, postaletako Donostia salatuz.
Aurkezpena ostiralean (hilak 26) 19:00etan izango da Noskin. Autografia argitaletxearekin ikusi du argia bere liburuak.