Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Pello Leiñenak hartu du Eresbilen zuzendaritza Jon Baguesen ordez

Hogei urteren ondoren Euskal Musikaren Artxiboaren gidaritza egiten, erretiroa hartuko du Jon Baguesek.

Bagues eta Leiñena, Ansorenaren irudia atzean dutela.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2020/06/25

Pello Leiñena izango da Eresbil Musikaren Euskal Artxiboaren zuzendari berria. Hala jakinarazi dute gaur, Eresbilen egoitzan egin duten agerraldian. Leiñenarekin batera izan dira Joxean Muñoz Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuordea, Maria Jose Telleria Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura zuzendaria, Aizpea Otaegi Errenteriako alkatea eta Andoni Sierra Andra Mari abesbatzaren iznean, baita lekukoa emango dion Jon Bagues ere.

Baguesek 2000. urtean hartu zuen artxiboaren zuzendaritza postua Jose Luis Ansorenaren eskutatik. Zuzendari postua utzi eta erretiroa hartuko du Baguesek.

Ez da Eresbil berria Leiñenarentzat; donostiarra 1991. urtetik da musika artxiboko teknikaria, eta ondo baino hobeto ezagutzen du orain zuzendu beharko duen etxea. Musika ikasketak San Ignacio abesbatzarekin eta Donostiako Orfeoiarekin uztartu zituen, eta Oviedoko Unibertsitatean musikologian lizentziatu. Hainbat erakunde profesionalekin lan egin du, artxibo arlokoak, musika arlokoak baita datu base espezializatuak diseinatzeko eta kudeatzeko prozesuetan parte hartu ere.

Ibilbide sendoa du Eresbilek, eta goi goian utzi du Baguesek eta musika artxiboan dabilen lantaldeak . Bide horretan mantentzea izango du erronka Leiñenak, erronka berriei aurre eginez, baita ildo berriak proposatuta ere. Euskal musikaren hedapena eta ondare bezala duen baliotik abiatuta, Leiñenaren helburu nagusia izango da bildumaren balioa nabarmentzea eta musika artxibo eta musika dokumentu kudeaketa sistemetan izandako aldaketa sakonei heltzea: “Lan horrek, memoria digital garrantzitsu bat sortzea ahalbidetuko du, egungo eta iraganeko errealitate musikala ezagutzea eta zabaltzea helburu izango duena”.

Hainbat hautagai aurkeztu dira musika artxiboaren zuzendaritza posturako, baina azkenean Leiñena hautatu dutela prozesua burututa azaldu du Muñozek, “hartutako postu hori urratsa bat da eta ausardia eta kemena eskatzen du,m eskuzabaltasunarekin batera aurrera ateratzeko”. Baguesi ere zuzendu zaio Muñoz, “Eresbilen arima izan da urte hauetan guztietan. Kimu hura, erreferentziala bilakatu dute ez soilik Euskal Herrian, baita estatuan zein nazioartean ere”.

Eresbil Errenterian izatea ohorea dela esan du bere aldetik Otaegik, eta eskerrak eman dizkio Baguesi bi hamarkada hauetan egindako lan oparoagatik, eta ongi etorria eman Leiñenari, “orain arte bezala udala ondoan izango duzue, baita gure babesa ere”.

Baguesen esker ona

Bere agurrerako baino, esker ona adierazteko eguna izan dela gaurkoa esan du Baguesek, “Errenteriako Udalari, foru aldundiari, eta Eusko Jaurlaritzari eman diguten babesa guztiagatik. Ez naiz sustengu finantzarioaz ari soilik, hori izan delako, baina baita sostengu morala ere”. Azken hogei urteetan berekin batera aritu den lan taldeari erakutsi dio, bestetik, esker ona, “horren adibide izan da Leiñena bera ere”, baita funtsa aberastu duten konpositore, eta musikariei ere, “horrek lagundu duelako Eresbilen ondarea osatzen”. 111 funtsa eta bilduma ditu.

Pello Liñenak hartuko du Baguesen lekukoa Eresbilen zuzendaritzan.

Euskal Herriko musika erakundeei ere eskerrak eman dizkie, “hitzarmenak egin direlako haiekin”, eta esker ona, halaber,euskal musikaren kontakizuna osatzen lagundu duten guztiei, “musikagileak, interpreteak,  ikertzaileei, prentsa eta hedabideei; ekintza bateratu baten bidez gai izango gara bultzada emateko euskal sortzaileei”.

Pribilegiatua sentitzen dela erantsi du, “Eresbilen parte izan naizelako, 1974an Ansorenak hasitako bidean parte hartu ahal izan dudalako, eta Eresbil eguneroko lanean hazi eta hezitako profesionaltasun nabarmen bat uzten dut lekuko gisa”.

Leiñenak bere aldetik eskerrak eman dizkio patronatuaren zuzendaritzari beregan jarritako konfidantzagatik. Ohorea izan duela Eresbilen Baguesekin aritzea ere esan du artxiboaren zuzendaritza hartuko duena epe laburrean: “Erronka handia da hain ibilbide sendoa duen erakundea gidatzea, areago ezjakintasunez betetako garai honetan, baina prest gaude aurrera egiteko erakundeen babesa eta konfiantzarekin”.

Erronka nagusiak bildumaren balioa, digitalizazioa eta Musikaste direla erantsi du amaitzeko Leiñenak, eta lantaldea horretan ari dela lanean azaldu du.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.