[Galeria] Ortzadarraren banderak zainduko du Errenteria-Orereta
[Galeria] Ortzadarraren banderak zainduko du Errenteria-Orereta. Transmaribollo Ibilaldian kalera atera du LGTBI+ mugimenduak aske sentitzearen harrotasuna.
Errenteriako LGTBIQ+ Mahaiaren ekimenez, Transmaribollo Ibilaldia egin dute gaur herrian. Izan ere, bihar da LGTBI+ Komunitatearen Nazioarteko Eguna da, Harrotasunaren Eguna. Horren harira egin dute martxa.
Alabergan hasi dute bidea. Hamarnaka izan dira bildu diren herritarrak. Handik Kaputxinoetako biribilgunera joan dira: ortzadar bandera erraldoia altxa duten han, herrira etortzen direnek, edo joaten direnek, kolore horiek ordezkatzen dituzten baloreek herria zaintzen dutela jakin dezaten.Ortzadarraren banderak zainduko du herria egunotan, sexu identitate eta joera askeen banderak, alegia.
Ibilbidea bitartean, LGTBIQ+ komunitatearentzat esanguratsuak diren tokietan geldialdia egin dute. Horietako bat Iztietan, Vicente Vadillo Francis-en oroigarrian aurrean. Handik Herriko Plazara joatekoak ziren, martxa bukatzeko.
Gaurko martxaren hasieran izan da HITZA, Alabergan. Astelehenean, ibilbidean zehar izandakoen xehetasun eta irudi gehiago emango ditu.