Agur debekatuen aroan joan direnen omenez
Jakinarazi zuen udalbatzak azken osoko bilkuran dolu ekitaldia egingo zuela alarma egoeran zehar hildako pertsonen familiekin.
Jakinarazi zuen udalbatzak azken osoko bilkuran dolu ekitaldia egingo zuela alarma egoeran zehar hildako pertsonen familiekin. Senide horiei zuzendu zaie orain, zehazki martxoaren 13tik ekainaren 21era hildako pertsonen senitartekoei doluminik sentikorrena adierazteko galdutako senitartekoarengatik: “COVID-19ak izugarri zaildu du maite ditugunak nahi bezala agurtu eta dolua egin ahal izatea. Horregatik udalak dolu ekitaldi bat egitea erabaki du”.
Konfinamenduan joan diren bizilagun guztien omenez egingo du ekitaldi hori, eta senide eta hurbilekoei berotasun adierazteko.
Ekitaldi horretan parte hartzera deitu ditu udalak, eta hala egin nahi dutenei berekin harremanetan jartzeko eskatu die uztailaren 3a baino lehen, 943 449 611 (Reyes) telefono zenbakira deituta.