Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

[Bideoa eta galeria] Harrotasunez hartu dute kalea

Lehen aldiz, larunbatean ortzadar erraldoiak koloreztatu zuen Errenteria-Orereta, sexu eta identitate guztien habi askea dela zabaldu zuen lau haizetara, denek dutela lekua berean.

Ortzadar bandera herri sarrerako mastan igotzeko zain.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2020/06/29

Lehenengo aldia izan da LGTBIQ+ Harrotasunaren Naizoarteko Eguna, modu horretan behintzat, Errenteria-Oreretan ospatu dutena. Trasnmaribollo Martxa antolatu zuen Errenteriako LGTBIQ+ Mahaiak larunbatean, beren kolektiboaren harrotasun egunaren bezperan, eta erantzun paregabea jaso zuen iniziatibak.

Erantzunarekin pozik, ase, eta ingurune konplize bat eraikitzen hasiak diren ustearekin hunkituta azaldu da Imanol Miner Aristizabal Errenteriako LGTBIQ+ Mahaiaren kidea, “aurretik LGTBIfobiaren aurkako zebrabidea margotu dugu hainbat urteetan, eta Francisi  omenaldiak egin dizkiogu, baina lehenengo aldia da ekitaldi propioa antolatu dugula herrian LGTBIQ+ harrotasunaren egunaren harira”.

Udalak LGTBIQ+ komunitatearen gaineko diagnostikoa egin zuenetik eta mahaia eratu zenetik ideietako bat izan zela herriko sarrerako mastan bandera ortzadarra jartzea dio, “aurretik, urteak dira udalak balkoian jartzen duela. Testuinguru horretan, baina, unean uneko ospakizunekin egiten den moduan dagokion bandera herri sarreran jartzen dela, mahaitik proposatu genuen ortzadar bandera herri sarreran jartzea, eta udalak onartuta aurrera egin zuen”.

Lehen aldiz, larunbatean ortzadar erraldoiak koloreztatu zuen Errenteria-Orereta, sexu eta identitate guztien habi askea dela zabaldu zuen lau haizetara, denek dutela lekua berean.

Minerrek aitortu du COVID-19aren osasun larrialdiak eta horren harira ezarritako etxealdiak erabat baldintzatu duela ospakizuna, “aurreikuspen guztiak aldatu dizkigu”. Vicente Vadillo Francisen hilketaren urtemuga hartu zuten erreferentetzat, “herrian badugulako mugarri propioa”, ezinezkoa egin zuen baina egungo egoerak. Hala ere, balorazio baikorra egin du LGTBIQ+ Mahaiak larunbateko ekitaldiaz, “udalak gure proposamena onartu du eta leku egin die LGTBIQ+ helburuei, bere egin ditu eta bere agendan txertatu. Udal talde politiko guztien adostasuna eratu da gaiaren inguruan, eta hori asko eskertzen dugu baita baloratu ere elkarren eskutik jardutea gobernuan daudenak eta oposizioan daudenak. Finean, giza eskubideez ari gara, ez helburu partidistekin nahastu daitekeen zerbaitekin”. Bereziki garrantzitsua iruditu zaio  bide horretan alderdi guztiak elkarrekin bidea egiten aritzea.

Alderdien inplikazioa

Positiboki baloratu du mahaiak alderdien inplikazioa, baina baita herritarrena ere, “jendeak oso ongi erantzun du, jende asko bildu da”. LGTBIQfobiaren aurkako egunari egin dio erreferentzia, egun hori ere berezia izan zelako bera kide den kolektiboarentzat. Ortzadar bandera leiho eta balkoietan zintzilikatzeko deia egin zuten egun hartarako, eta seguru asko espero ez zuten erantzuna, edo espero ez zuten tamainakoa behintzat jaso zuten: ortzadar kolorez jantzitako herria. Poz handia hartu zuela aitortu du, “bakarrik ez gauden sentsazioa, edo hobe esanda ebidentzia izan genuen. Konplize asko dauzkagu, eta uste dut aurretik bazegoela gogoa, argi gelditu zen arrabolekin Iztietako zebrabidea margotzeko egindako hitzorduetan”.

Larunbatean, adin, jatorri eta errealitate ezberdinetako jende ugari bildu zela nabarmendu du, “plaza jarriz gero, ez du hutsik egiten jendeak. Ziurrenik badago urteetan landu ez den zerbaiten premia, eta bat egin du feminismoaren olatu berriarekin. Genero sistemaren ondorioa da, LGTBIQfobia ere azkenean, matxismoaren aurpegietako bat delako”.

Errenteria-Oreretak baldintza berezi batzuk dituela uste du gainera, Minerrek, “badaukagu kalez jantzitako polizia batek hildako Francisen memoria, eta herri koxkorra izanik, 40.000 biztanle ditugu, proportzioan inguruko herriek baino lesbiana, maritxu eta trans gehiago. Ibilbide bat ere badago, emakumeen asanbladak eta lesbianen taldeek aurretik egindako lan oparoa, kalea asko landu dute, ez gara beraz hutsetik hasi. Modu mediatikoan ez, baina lanketa handia egin duen herria da gurea, erreferente bat da LGTBIQ+ mugimenduaren historian”.

LGTBIQ+ Mahaia handitzen

Bidea poliki egiten ari omen da LGTBIQ+ Mahaia, poliki bai baina urrats guztiak aurrera, espazioak konkistatzera bideratutakoak dira. Bide horretan, kolektiboko historikoekin batera belaunaldi gazte bat ari dela mahaia osatzen nabarmendu du Minerrek, “gaia beste modu batean bizi dute, desdramatizatuago, naturalago, baliabide gehiagorekin. Mahian, adin, genero eta identitate ezberdinetako pertsonak daude eta badago elkarrizketa bat, elkar zaindu, elkar entzuteko, elkarrekin aritzeko jarrera… Urteetan aurrera goazenak ikusten dugu zein gako berri ekartzen dituzten belaunaldi berriek, eta aldi berean, beraiek ere mahai gainean gauzak jartzen dituzte, badago elkar aberaste bat, eta aitortza bat. Izugarri aberasgarria izaten ari da prozesu guztia”.

COVID-19ak zaildu egin du lanerako martxa, baina ez eten, “lanean jarraitu dugu bilerak online eginez, eta hor ere sortu zaigu gainditu beharreko erronkaren bat, arrakala digitala, baina hala moduz bada ere, gainditzea lortu dugu; asko zaindu dugu inor bidean ez uztea”. Euskarari ere egin dio aipamena ezinbestean Minerrek, “hizkuntza ere zaindu dugu, LGTBIQ+ gaiak euskaraz jorratu ditugu eta oso polita izan da ikustea zein hizkuntza ohitura ezberdineko kideak gauden taldean”.

Mahaiaren sorrera mugimenduari bizkarrezurra jartzea izan da, artikulatzea, espazioa sortzea aldarrikapenerako, aitortzarako eta aurrera begirako lanean jartzeko; bidelagunak ere badituzte, “herritarrak, instituzioak, talde politikoak… eta hala izatea nahi dugu gainera, oinarrizko giza eskubidez ari garelako”.

Larunbateko ekitaldiak une berezi asko izan zituen zalantzarik ez da; bereziena, ordea, ortzadar bandera herriko sarrerako mastan igotzeko unea izan zen ziurrenik. Txelo Pumar Mendezek igo zuen bandera, “oso une berezia izan zen, rol hori dagokie garai bateko LGTBIQ+ kolektiboko kideei, ‘hemen gaude’ esatea eta gure aurretik beste asko izan direla. Beren memoria hemen da gurekin; zor diegu”.

Ondoko bideo eta argazkiak Errenteriako LGTBIQ+ Mahaiak helarazitakoak dira.

LGTBIQ+ Harrotasun Eguna Errenteria-Oreretan
LGTBIQ+ Harrotasun Eguna Errenteria-Oreretan
LGTBIQ+ Harrotasun Eguna Errenteria-Oreretan
LGTBIQ+ Harrotasun Eguna Errenteria-Oreretan
LGTBIQ+ Harrotasun Eguna Errenteria-Oreretan
LGTBIQ+ Harrotasun Eguna Errenteria-Oreretan
LGTBIQ+ Harrotasun Eguna Errenteria-Oreretan
LGTBIQ+ Harrotasun Eguna Errenteria-Oreretan
LGTBIQ+ Harrotasun Eguna Errenteria-Oreretan
LGTBIQ+ Harrotasun Eguna Errenteria-Oreretan
LGTBIQ+ Harrotasun Eguna Errenteria-Oreretan
LGTBIQ+ Harrotasun Eguna Errenteria-Oreretan
LGTBIQ+ Harrotasun Eguna Errenteria-Oreretan
LGTBIQ+ Harrotasun Eguna Errenteria-Oreretan
LGTBIQ+ Harrotasun Eguna Errenteria-Oreretan
LGTBIQ+ Harrotasun Eguna Errenteria-Oreretan
LGTBIQ+ Harrotasun Eguna Errenteria-Oreretan
LGTBIQ+ Harrotasun Eguna Errenteria-Oreretan
LGTBIQ+ Harrotasun Eguna Errenteria-Oreretan
LGTBIQ+ Harrotasun Eguna Errenteria-Oreretan

Erlazionatutako edukia[Galeria] Ortzadarraren banderak zainduko du Errenteria-OreretaLGTBIQ+ kolektiboaren borroka luze eta ordainezinari aitortza
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.