PSE-EEren hauteskunde ekitaldia, ostegunean, Gudari plazan
Uztailaren 2ko arratsaldean egingo du alderdiak aurkezpena, Trintxerpeko Gudari plazan.
Artxibo irudia. Izaskun Gomez, bere hautagaitzaren aurkezpenean. Datorren ostegunean (uztailak 2) Trintxerpeko Gudari plazan hauteskunde ekitaldia egingo dute Eneko Anduezak, PSE-EEko zerrendaburu eta idazkari nagusiak, eta Pasaiako alkate Izaskun Gomezek.
Politikariek barrutian barrena egindako ibilaldia plazan amaituko dute arratseko 18:30ean. Orduan, uztailaren 12an izango diren Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeekin lotutako euren adierazpenak egingo dituzte.
