Bi jarduera berri UDA kirol kanpainan
Bi jarduera berri daude aurtengo UDA kirol kanpainan: top kirola jarduera eta igeriketa saio intentsiboak. Izena emateko epea zabalik dago.
Indartsu hasi da 2020ko UDA kanpaina, Oarsoaldeko lau udalek elkarrekin bultzatzen duten uda eta kirol jarduera uztartzeko kanpaina, alegia. Lezoko Udalak jakinarazi duenez, aurretik hitzartuta zeuden kirol jarduerei (batzuk martxan dira jada), beste bi erantsi zaizkiela: top kirola izenekoa bat, igeriketa intentsibokoa bestea.
Udalak jakinarazi du jarduera guztiak kanpoan egitekoak direla, koronabirusagatik ezarri diren osasun neurriak errespetatzeko. Horiek interakzio txikikoak dira, gehienak bakarka egin daitezkeenak. Asko, Lezon izango dira.
Bi jarduera berrietarako, eta beste guztietarako izena emateko epea zabalik dago.
Hemen egin daitezkeen jarduera guztiak, orri bateko PDF artxiboan: UDA kanpaina 2020.