EH Bilduren kanpaina ekitaldia, ostiralean, Antxon
Pasai Antxoko Ibaiondo frontoian egingo da aurkezpena arratsaldeko 19:00etan.
Artxibo irudia. EH Bilduren ekitaldi politikoa, Trintxerpen. EH Bilduk Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeetako kanpaina ekitaldia izango du datorren ostiralean (uztailak 3) Pasai Antxoko Ibaiondo frontoian. Taldeak Twitterren bidez iragarri duenez, aurkezpena 19:00etan hasiko da eta bertan izango dira Nerea Kortajarena eta Bel Pozueta legebiltzarkideak, Maddalen Iriarte lehendakarigaiaren proposamenak ezagutzera emateko.
