Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Errenteria bizitzeko 40 ekintza auzoka

Askotarikoa, zabala eta kalitatezkoa. Horiek dira koronabirus garai berezirako udalak atondu duen udako kultura programazioaren osagai nagusiak. 40 ekintza guztira, eta denak deszentralizatuak.

Fanderiako Futbol zelai txikian egin dute aurkezpena, bertan egingo du lehen emanaldia Kukai Dantzak ostiralean. Argazkia: Herri bizia
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2020/06/30

Bizi Errenteria iniziatiba abiatu berri du hilabete honetan Errenteriako Udalak. Horren helburua, tokiko ekonomia sustatzea, ekonomia sektore ezberdinen harremanak sendotuz eta elkarren zaintza erdigunean jarriz. Tokiko ekonomia bultzatzea da helburu behinena beraz, baina ez hori bakarrik, iniziatibaren atzean herria egitea eta herria bizitzeko eta bizirik mantentzeko, eta COVID-19ak eraginda ezohikoa izango den uda, herrian bertan, tokikoarekin gozatzeko egitarau kultural zabala eskaintzea ere.

Askotarikoa, zabala eta kalitatezkoa. Horiek dira koronabirus garai berezirako udalak atondu duen udako kultura programazioaren osagai nagusiak. 40 ekintza guztira, eta denak deszentralizatuak, hau da, auzoetara helduko dira: Erdigunea, Fanderia, Beraun, Pontika, Alaberga eta Iztieta izango dira agertokiak. Ez da kultur arloan eta sorkuntzaren alde egiten duen lehen apustua osasun larrialdia hasi zenetik, orduan udalak, bertako sortzaileei begira Kultur Labea iniziatiba abiatu zuen. Orain kulturaren aldeko apustua eta ahalegina errepikatuko du. Programazio kultural berezi hau baina harago joatea nahi dutela azaldu dute Aizpea Otaegi alkateak, Ion Collar Kultura zinegotziak eta Eneko del Amo Garapen Ekonomikorako zinegotziak gaur eguerdian Fanderiako Futbol zelaian egin duten agerraldian: “gure xedea izango da ekitaldi kulturalen bueltan, plan osoagoak eskaintzea. Asmoa da uda honetan, eskaintza kulturala, jarduera ekonomikoa eta herri biziaren izaera hori herri osora eta beraz, auzo guztietara eramatea”.

Kukai Dantzaren eskutik, lehena

Luxuzko programazioan, luxuzko irekiera. Kukai Dantzak zabalduko du udarako eskaintza zabala ostiralean egingo duen emanaldiarekin. Kirol legez ikuskizunaren kaleko bertsioa eskainiko du ostiral honetan —hilaren 3an— Fanderiako futbol zelai txikian 22:00etan hasita. Hori lehen emanaldia, hortik aurrera, kale antzerki saioak, zirkua, musika, bertsolaritza, erakusketak, bisita gidatuak eta zinema emanaldiak izango dira. “Egitarau orekatua eta anitza izango da —azaldu dute— eta hautaketa egiterakoan, programazio eszenikoaren kasuan euskal ekoizpena lehenetsi da”. Herriko sortzaileen presentzia ere, oso nabarmena izango da, gainera: bestela beste, Kukai Dantza, Carmen Cepeda flamenko dantzari eta Muskulo taldea izango dira oholtza gainean.

Gustu guztietarako proposamenak bildu dituzte egitaraura: Hika teatroaren Tonbola ikuskizunaren estreinaldiak eta Trapu Zaharrak konpainiaren Turisteatzen lanak egungo egoeraren gaineko begirada ekarriko dute. El Gran Rufusen Pinck Impact eta Malas Comapñiasen Prozac ikuskizunek umorez zipriztinduko dute programa, eta Markeliñe konpainiak bere azken lana aurkeztuko du Psike, formatu zabalean argiztapen eta pirotekniarekin.

Dantza emanaldien arloa osatzeko Tio Teronen semak ere arituko dira eta musika emanaldien arloan, berriz, Hezurbeltzak taldea ere izango da emanaldien tartean. Bertsolaritzarekin ez dira ahaztu, Ez da kasualitatea saioarekin egingo diote tartea. Azken hori, lau emakume bertsolarien eskutik helduko da, hortik bere izenburua, kasuala ez delako lau bertsolari eta laurak emakumeak izatea, probokatutako kontua baizik.

Zinema ere

Zazpigarren arteak bere espazioa irabazi du azken urteetan Errenteria-Oreretan; esfortzu bizia egiten ari da bide horretan OzZinema zinekluba. Eta zazpigarren arteari ere egin diote tartea udako programazio berezi horretan. Hala, haurrentzako euskarazko filmak Elkanoren lehen mundu bira, Playmobil edota Pokemon; familian edo lagunen artean ikusteko beste batzuk, Rocketman, Agur Etxebeste… eta beldurrezko film bat proiektatuko dituzte, Nosotros.

Ikuskizun eta proiekzio guztiak doakoak izango dira, baina horiek ikusi ahal izateko gonbidapena eskuratu beharko da aldez aurretik Bibe webgunearen bidez edo Niessen Kulturgunean bertan. Pertsona bakoitzak lau gonbidapen eskuratu ahalko ditu gehienez. Halaber, ekintza guztiak, bertaratutakoen segurtasuna eta osasuna bermatuko duten neurriak hartuta egingo direla jakinarazi dute udal ordezkariek: “Edukiera kontrolatuak, distantzia egokiak, higiene neurriak hartuta egingo dira”.

‘Herri Birusa’ Mendi Urruzunoren argazki instalazioa

Emanaldi horietaz guztiez gain, formatu handiko instalazioa prestatzen ari dela udala jakinarazi dute gaurko agerraldian. Errenteria-Oreretako hainbat guneetan egingo dute. Instalazio hori, Mendi Urruzuno argazkilariaren Herribirusa argazkiekin osatuko da. Beste erakusketa ere zabalduko dute; azken hori Xenpelar Etxean Errenteriako Musika Bandaren mendeurrenaren gainean.

Udal Txistularien Banda ere kalera itzuliko da bere ohiko dianekin. Bisita gidatuek eta irailean izango den Bizikletaren festak osatuko dute programazioa.

Programazioa osoa Bizi Errenteria webgunean ikus daiteke.

Merkataritza sustatzeko dinamizazioa

Bizi Errenteria iniziatibaren barruan, gainera, herriko merkataritza sustatu eta dinamizatzeko hainbat proposamen izango da. Horren helburua da tokiko kontsumoa bultzatzea. Horretarako udaletik antolatu den programazioa eta Merkatarien Mahaitik sortutako askotariko ekintzak burutuko dira datozen hilabeteotan: Ibilbide proposamenak, apaintzeak, girotzea, online ekintzak…

Lanketa komunikatibo propioa izango duten sei plan ezberdin ere garatuko dira eta bakoitzak, hamabost eguneko iraupena izango du. Plan horietako bakoitzean, ezberdinak izango dira sustatuko diren sektoreak: dendak, kultura, formakuntza, aisia, osasuna, edertasuna, kirola eta gastronomia.

Bizi Errenteria iniziatibari atxikitzen zaizkion merkatari, hostalari eta enpresa txikiek uztailaren 15ean abiatuko den bonuen kanpainan parte hartzeaz gain, beren eskaintzaren berri errenteriarren artean zabaltzeko aukera izango dute.

 

Erlazionatutako edukiaBizi Errenteria kanpainari atxikitzeko epea zabalik‘Bizi Errenteria’, tokiko ekonomia suspertzeko apustua
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.