Mikel Perez oiartzuarrak irabazi du 'El Conquistador del Caribe'
Mikel Perez oiartzuarrak irabazi du 'El Conquistador del Caribe'. Atzo eman zuten finala ETB-2 telebista katean. 20.000 euroko saria jaso du.
Mikel Perez Artola 28 urteko oiartzuarra izan da ETB-2 telebista kateko El conquistador del Caribe telebista lehiaketaren irabazlea. Atzo eman zuten finalaren grabazioa. Beraz, Perezek 20.000 euroko diru saria irabazi du saioan irabazle izan delako. Saio horren 16. ekitaldia izan da aurtengoa.
Finalean atzetik aurrera joan zen oiartzuarra. Lehen fasean laugarren zen arren (sei lagunekoa zen finala), apurka aurrera egiten jakin zuen, irabazlearen ikurrina jaso arte.
Bide latza izan du Perezek. Izan ere, lautan parte hartu du finalaren aurretik reality-tik kanporatzeko lehietan. Azkenik, horietan guztietan aurrera egin zuen, finala irabazteraino.