![Alhambra tabernan agerraldi bat egon daitekeen ikertzen ari dira [Irudia: Bar Alhambra].](https://oarsoaldea.hitza.eus/site/files/2020/08/alhambra-copia-900x563.jpg)
Koronabirus kasu bat dela-eta Alhambra taberna itxita dagoela jakinarazi du udalak, nahiz eta Udaltzaingoak HITZA-ri baieztatu dionez, tabernako arduradunak eta haien alaba dira kutsatutakoak.

Matxura garrantzitsu baten ondorioz hainbat astez geldirik egon da igogailua. Mantenua bermatzeko baldintzak ezarri arren, atzerapena ekiditea ezinezkoa izan dela erantsi du udalak.
![Hibaikak I. Rosmi Bandera etxera ekarri du [Irudia: Hibaika].](https://oarsoaldea.hitza.eus/site/files/2020/08/rosmi-900x563.jpg)
Santanderren lehiatu dira San Pedro, San Juan eta Hibaikako ontziak asteburuan, eta bandera bakarra lortu arren, goi postuetan sailkatzea lortu dute Oarsoaldeko bote gehienek.

Ontzi museo ekoaktiboak hil honetan zehar prestatutako jarduerekin itsas ekosistema eta Pasaiako natur guneak ezagutzera deitu ditu herritarrak.

Gaur egin ditu publiko Osasun Sailak ostiraletik atzora arteko datuak, eta horien arabera, hiru lagun kutsatu dira Errenteria-Oreretan, bost Pasaian, eta bat Oiartzunen.