Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Zaletasuna ogibide bihurtuta

Maialen Irastorza oiartzuarrak Maixala marka sortu du. Diseinuko poltsa eta motxilak egiten ditu eskuz. Modaren alorrean egonkortzen ari da.

Irastorza, Pikabene etxadiko bere tailerrean lanean.
Mikel del Val
Oiartzun
2020/09/15

Zaletasun zuena ogibide bihurtu du Maialen Irastorza oiartzuarrak. Eskuz eginiko diseinuzko poltsa eta motxilak fabrikatzen ditu. 2018tik Maixala marka darabil bere produktuak eskaini eta saltzeko. Marka 2018an sortu bazuen ere, joskintzarekiko zaletasuna betidanik datorkio. Ama modista zen eta txikitatik joskintzari lotua egon da. Haurdunaldiak aisiarako tarte handiagoa ekarri zion, eta gehiago josten hasi zen. Garai hartan, lagun bati poltsa bat oparitu zion, gustatu zitzaion eta jendea enkarguak egiten hasi zen. Haurra jaio zenean geldialdi bat egin, eta bikotekidearekin batera Maixala sortzea erabaki zuen. Ordutik buru-belarri dihardu poltsa eta motxilen fabrikazioan, eta konbentzitua dago jendeak eskuz egindako materiala geroz eta gehiago baloratzen duela. HITZAren 2020ko egutegian, abuztuko protagonista da sortzailea.

Irastorzak hasieratik lan eskari handia izan du. Poltsa eta motxilez gain, nezeserrak, osagarriak edota haurren aulkietarako poltsak ere egiten ditu. Gutxika Maixala egonkortzen ari da modaren munduan, baina hasieran eginiko ibilbidea ez zela erraza izan adierazi du: «Modaren munduan sartzea ez da erraza. Hasiera batean zure gustuko materiala duten hornitzaileak bilatzea kostatzen da. Horretarako zenbait azoketara joan ginen, adibidez, Bartzelonara eta Parisera. Hasieran txikia zara, eta hornitzaileek kantitate handiak eskatzen dituzte. Guri hori dena handia geratzen zitzaigun, baina pixkanaka gauzak ekartzen hasi ginen».

Modan murgiltzea zaila da, eta oiartzuarrari Kutxa Kultur programan parte hartzeak ikaragarri lagundu zion pausuak ematen jarraitzeko. «Kutxa Kultur Moda Tabakaleran dagoen programa bat da, eta asko lagundu zidan modaren munduan sartzeko. Bertan nintzela, Balentziaga museoan desfile bat egin genuen, eta parte hartzea lagungarria izan zen niretzat».

Proiektuaren hastapenean, produktuak sare sozialen bitartez ezagutarazten hasi zen, eta horiekin batera, Maixalaren web orria abiatu zuen helburu argi batekin: «Gure xedea zen web orri bat sortzea produktuak ikusaraziko zituen plataforma bat izateko». Proiektuak azkar jaso zituen emaitzak, Beasaingo Itoiz denda segituan jarri baitzen eurekin kontaktuan.

Ordutik, Maixalak hazten jarraitu du eta, egun, Gipuzkoan bost salmenta puntu dituzte euren produktuak saltzeko: Errenterian, Kalima; Tolosan, NZB; Azpeitian Furundarena oinetakoak; Beasainen, Itoiz; eta Pasai Donibanen, Amua. Denda horiez gain, Maixalaren webgunean eta Oiartzungo Pikabene etxadiko 26. zenbakian duen tailerrean ere eskura daitezke produktuak.

Maixalaren ibilbidea, baina, ez da hor etengo. «Laster Algortan (Getxo) egongo gara, eta Eibartik ere gurekin kontaktuan jarri dira gure produktuak jartzeko. Pentsatzen dut bertan ere egongo garela. Hazten eta egonkortzen ari gara, jendea gurekin harremanetan jartzen ari da eta produktuak publikoaren gustukoak izaten ari dira».

Irastorzaren aburuz, dendek garrantzia handia dute euren produktua indartu eta bistaratzen laguntzeko. «Uste dugu dendak oso garrantzitsuak direla guretzako. Jendeari gustatzen zaio gure produktuak ukitzea, probatzea eta kalitatea bertan ikustea. Guretzako oso garrantzitsua da kalitatea eta bezeroek horri garrantzia ematea».

Larrua nagusi
Maixalaren produktuek bereizgarri argi bat dute: larruzkoak dira gehienak. Larruaren erabilerak, baina, badu arrazoi bat. «Balentziagako desfilerako bilduma bat atera nuen eta produktuak larruz egitera ausartu nintzen. Gerora, ikusi da jendeari gustatu zaizkiola. Kalitatezko produktu iraunkor bat lortzen da horrela, eta bertatik jotzea erabaki genuen. Gure poltsa eta motxilen heldulekua betidanik izan da larruzkoa, ohituta ginen material hori erabiltzen».

Larruzko produktuez gain, Maixalan ere badira bestelakoak, gustu eta publiko guztietarako produktuak aurki daitezke. «Produktu batzuk larruz eta telaz eginak daude, eta badira soilik oihalezkoak ere. Denetik dugu».

Hasieran, bakarrik murgildu zen proiektuan eta produktuen ekoizpenean, eta momenturen batean eskari guztietara iristeko «arazotxoak» izan zituela onartu du oiartzuarrak. Orain, baina, Errenteria-Oreretako bi tailerrekin dabil elkarlanean, eta hurrengo hilabeteetara begira bikotekidea batuko zaio buru-belarri aritzeko. Maixalak hazten eta egonkortzen jarraitzen du.

Sortzaileen egoera
Irastorzak argi dauka sortzaileen egoera ez dela egonkorra, eta alde horretatik zaila izaten dela egoerari eustea eta proiektua aurrera eramatea. «Uste dut jendeak askotan ez duela ikusten produktu baten atzean dagoena. Hornitzaileekin kontaktuan jarri behar zara, askotan gainean egon behar duzu materialak behar duzuenerako ekar ditzaten, kuotak ordaindu behar dira… Kudeaketa lan handia dago denaren atzetik. Inditex bezalako marka indartsuak ere hor daude, eta zaila izaten da eurekin lehiatzea, baina argi daukat jendeak geroz eta gehiago baloratzen dituela eskuz eginiko produktuak».

Proiektu orok alde negatiboak dituela badaki, baina baikor ugari ere dakartzala ziur da: «Jendeak produktua baloratzen duenean eta gustuko duenean, poztasun eta indar handia ematen dizu. Guk argi dugu aurrera jarraituko dugula. Merezi du ahaleginak».

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.