Urriaren 17an izango den pobrezia desagerrarazteko nazioarteko eguna dela-eta bi mozio aurkeztu dira Pasaiako Udalean. Alderdiak ez dira gai izan akordio batera heltzeko.
Jarduera fisikorako orientazio zerbitzua bihartik aurrera jaso daiteke, Elorsoro kiroldegian. Bizitza osasuntsua egiteko aholkuak ematen dituzte.
Emanaldi berezia eskainiko du musika bandak igandean Jose Maria Iparragirreren jaiotzaren bigarren mendeurrenaren eta Xabier Leteren heriotzaren hamargarren urteurrenaren harira. Doakoa da kontzertua. Gonbidapenak jaso behar dira bertaratzeko Niessen Kulturguneko leihatilan.
Deskonposizio egoera aurreratuan zegoen gorpua Gipuzkoako itsasertzetik 9,5 miliatara arrantzan ari zen ontzi baten sarean atzeman zuten, hilaren 24ean. Gorpuzkiek aurreko desagerpenen batekin lotura ote duten ikertzen hasi dira.
Diruz lagunduko du Lezoko Udalak aisialdiko zuzendari eta begirale titulua.
Udalbatzak aho batez onartu du datorren urteko udal tasak ez igotzea, COVID-19ak eragindako krisi ekonomikoa aritzeko. Topoko geltokia herriarekin lotzen duen pasealekuaren kontserbazio hitzarmena ere berretsi du udalak.
Urriak 1, Adinekoen Nazioarteko Eguna, berezia izango da aurten. COVID-19ak baldintzatuta iritsi da, eta pentsiodun eta jubilatuen aldarrikapenak zentzu are handiagoa hartu dutela, premia larriagoa dela ari da agerian uzten.
Azken orduetan egindako PCR probetan ez dute hauteman COVID-19 positiborik, eta Errenteria-Oreretako egoitza horretako beste egoiliar batek alta epidemiologikoa jaso duela jakinarazi du aldundiak.
Aurten ez da kontzerturik egingo Oiartzunen, Cavaille-Coll organoaren mantenu lanak egiten ari direlako. Irunen izango da kontzertua.
Internet konexiorik ez edo kaxkarra duten ikasleek Manuel Lekuona bibliotekako ordenagailuak erabili ahal izango dituzte ikasturte honetan.
Egun, COVID-19an positibo diren bost egoiliar daude Jesusen Bihotza adinekoen erresidentzian.
'Krask soinua' filma prestatzen ari da Mirokutana ekoiztetxea. Urriaren 8an proiektua finantzatzeko crowfundinga abiatuko du.
Hamasei urtetik gorako herritar orok eman dezake izena ikastaroan.
Infektatu gehienak Errenteria-Oreretakoak dira. 100.000 biztanleko tasan, ordea, Lezok du batez bestekorik handiena, alde nabarmenarekin beste herriekiko.
Saioak astero egingo dituzte, eta liburu interesgarriak zein ipuin magikoak aurkeztuko dituzte bertan.
Azaroaren 10era arte ordaindu ahal izango da zerga hori. Ordainketa helbideratuta dutenei urriaren 29an kobratuko diete.
Saioak astelehenero egingo dituzte 18:45etik 20:45era Gaztañoko auzo elkartearen lokal berrian, Juan Gorostidik gidatuta. Gorostidi Donostiako Tai Chi Chuan eskolaren zuzendaria izan da 30 urtean.
Pasaia Kirol Badia Klubean izena eman daiteke dagoeneko. Bi talde sortuko dira: astelehen eta asteazkenetan bata, eta astearte eta ostegunetan bestea.
Koronabirusak eragindako galerei aurre egiteko aukera berritzaileak eskainiko dituzte hilabete batez. Lehen saioa urriaren 8an izango da, 10:00etan, webinar bidez.