Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

'Zaharrak berri', adinekoei begirako emanaldia ondu du EMKEk

Egungo egoera soziosanitarioa eta indarrean dagoen araudia kontuan hartuta, bertaratzeko nahitaezkoa izango da gonbidapenak jasotzea aurretik. Hilaren 17an (osteguna) hasiko dira banatzen Niessen Kulturguneko leihatilan.

olastokian Musika Bandak emandako kontzertua Koldo Mitxelenako jolastokian Musika Bandak emandako kontzertu bat.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2020/09/15

Bere musika emanaldiekin bazterrak aberasten ditu EMKE Musika Bandak. Txoko eta arlo guztietara zabaldu nahi ditu doinuak, eta bide horretan beti eskaintzen die tarte berezia Errenteria-Oreretako adinekoei ere. COVID-19aren osasun larrialdiak zaildu eta kasu askotan bertan behera utzarazi ditu emanaldi horietako asko, edo presentzialak zirenak, online emanaldi bihurtu. Asteburu honetan, baina, bandaren doinuak zuzen zuzenean, bertatik bertara entzuteko parada izango dute herriko adinekoek beraientzako berariaz antolatutako Zaharrak berri emanaldiaren bidez.

Kontzertu hori Gabierrota auzoan kokatuta dagoen Jesusen Bihotzaren adinekoen egoitzan egin behar zuen EMKEk; osasun egoerak baina, ez du horretarako aukerarik eman —agerraldia izan da adinekoen egoitza horretan, eta COVID-19ak kutsatutako 16 egoiliar dira une honetan—. Horren ordez, Koldo Mitxelena ikastetxeko jolastoki estalira lekualdatu du emanaldia musika bandak.

Hilaren 20an, igandea, izango da emanaldia, 12:30ean hasita. Egungo egoera soziosanitarioa eta indarrean dagoen araudia kontuan hartuta, bertaratzeko nahitaezkoa izango da gonbidapenak jasotzea aurretik. Hilaren 17an (osteguna) hasiko dira banatzen Niessen Kulturguneko leihatilan.

Jai giroko egitaraua bildu dute emanaldira EMKE Musika Bandakoek, eta besteak beste, pandemiak eraginda bertan behera geratu diren Euskal Herriko jaietako doinuak joko dituzte: Iruñeko, Baionako, Donostiako, Bilboko eta Gasteizko doinuetan zehar musika bidaia egingo dute Alain Aierdik zuzenduta.

Ikasturteko bigarren zatiari hasiera emateko lehen kontzertua izango da igandekoa; hortik aurrera egitarau zabala du prest musika bandak. Hilabete amaieran,  denboraldiaren bigarren zati bereziaren berri emateko agerraldia egingo duela iragarri du EMKEk: “Lauhilekoa, errealitate berrira egokitutako kontzertuz, formatuz eta proposamenez beteta datorkigu. Denboraldi ezberdina izango da, inflexio puntua gure Errenteriako Musika Bandaren ibilbide luzean —156 urte bete ditu—. Erronka handia, duela 10 urte zabaldutako proposamen eszeniko berrien egokitzapen eta esploratze prozesua garatzen jarraitzeko”.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.