Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Atlantikaldiaren agertokia ari da forma hartzen

Bihar hasi eta larunbata arte, azken hori barne, Atlantikaldiaren barruko musika emanaldiez gozatzeko aukera izango da Fanderiako tenis pistan. Hiru egunetan, sei emanaldi, nazioarteko zein bertako sortzaile eta musikariekin.

Atlantikaldiaren musika emanaldiak hartuko dituen karpa muntatzen ari dira.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2020/09/23

Bihar hasi eta larunbata arte, azken hori barne, Atlantikaldiaren barruko musika emanaldiez gozatzeko aukera izango da Fanderiako tenis pistan. Hiru egunetan, sei emanaldi, nazioarteko zein bertako sortzaile eta musikariekin. Egoera berezian helduko da Atlantikaldiaren seigarren ekitaldia, musuko, gel hidroalkoholiko eta distantzia fisikoak zorrotz markatuta, baina hala ere ez dio huts egingo kulturari, eta segurtasun eta osasun neurri guztiak bermatuta parez pare zabalduko dizkio ateak kulturari.

Kultura, sortzaileak, izan dira eta izaten ari dira pandemiak gehien zigortu dituen eta zigortzen jarraitzen duen sektoreetako bat. Xumeagoa dator baina bere filosofiari eta oinarriei estu helduta, oraingoan ere Atlantikaldia, eta berea duen esperientzia eta emanaldi bakarrak eskainiko ditu beste urtebetez. Hiru ardatz izango ditu aurtengo musika jaialdi eta kultur topaguneak, eta hilaren 24tik 26ra antolatutako musika jaialdia izango da horietako lehena. Elkarlana eta eragileen ekarpena jaialdiari da Atlantikaldiaren zutabeetako bat, eta egoera erraza ez bada ere, aurten ere egin dituzte ekarpenak herriko eragileek. Horiek proposatutako kultur ekitaldiak hemendik eta urtebete amaierara arte kultur agendan txertatu ditu udalak.

Azkenik, sorkuntza prozesuak sustatuko ditu Atlantikaldiak, eta nazioarteko eta bertako artista eta sortzaileak elkarlanean jarriko ditu jaialdiak. Elkarlan horien emaitzak kultur programazioan txertatuko ditu udalak, eta urte amaierara arte eskainiko ditu.

Garai berrietara eta pandemiak behartutako agertoki arrotzean, baina kulturak, tartea izango du beste behin ere Errenteria-Oreretan.

La Yegros-ek zabalduko du musika jaialdia

La Yegros kantari argentinarrak zabalduko du bihar arratsaldean Atlantikaldiaren musika emanaldien egitaraua. Argentinako cumbia berriaren eszenari ukitu feminista eman dio. Chamane dubetik funky koplara, eta cumbia rapetik abesti dantzagarrienetara doan nahasketa bitxi eta lehergarria eskaintzen ditu. Argentinarrak, Ines Osinagarekin partekatuko du agertokia hainbat abestietan. Emanaldi hori jaialdiaren lehena, bihar izango da, 20:00etan.

Ostiralerako bi kontzertu antolatu dituzte. Guillem Roma Bartzelonako musikaria igoko da lehenik agertokira, 19:00etan. Aberastasun musikala eta nortasun propioa duten kantak eta sormena dakar, proposamen freskoa, originala eta etiketa estandarizatuetatik ihes egiten duena. Latinoamerikako tradizioetatik, erritmo balkanikoetatik eta Mediterraneoko soinuetatik edan du, eta hala erakusten du bere doinuetan. Romak, Afrika Binbang izango du lagun hainbat unetan eszenatokian. Arat Kilo & Mamani Keita da bigarren taldea. 21:30ean hasiko da horien emanaldia. Taldearen Ethiojazza Parisko musikarien topaketa da. Mad Muasel Bilboko rap abeslariaren laguntza izango dute.

Larunbaterako hiru emanaldi antolatu dituzte. Pedro Pastor y los locos descalzos 12:00etan arituko dira. Rap, funk erritmo latinoak uztartzen ditu eta kritika sozial eta politikoak ere badu tartea bere abestietan. Pastorrek Izaro izango du lagun agertokian. Bigarren emanaldia, arratsaldez helduko da: Gabacho Maroc taldea igoko da oholtzara, eta Ainara Ortega abeslaria izango dute lagun. 19:00etan izango da emanaldia. Gabacho Maroc taldeak musika marokoarra, eragin gnawuarrak, musika afrikarra eta jazza nahasten ditu.

Musika emanaldiekin bukatzeko Che Sudaka talde kolonbiar-argentinarrak bisitatuko du Fanderiako agertokia. Bartzelonan sortutako taldea Latinoamerikako folklorea, Jamaikako erritmoa, punk jarrera eta sound system nahasketa da. Paperik gabeko etorkinaren bizitza bere azalean bizi izan dute lau musikari hegoamerikarrek. Kolaborazio oso berezia izango dute Atlantikaldiaren barruan egingo duten emanaldian, Huntza taldeko Josune Arakistain, Uxue Amonarriz eta Aitor Huizi. Emanaldia, 21:30ean.

Kontzertuak doan, baina gonbidapenak ezinbestekoak

Segurtasuna bermatzeko osasun neurri berezi eta zorrotzak hartu ditu udalak. Emanaldietarako sarrera eta irteera ezberdinak izango dira, segurtasun tarteak zainduko ditu, eserita ikusiko dira kontzertuak, gel hidroalkoholikoa egongo da eta aforoa gonbidapen sarreren bidez kontrolatuko da.

Gonbidapen horiek modu presentzialean, Niessen Kulturgunean banatuko dituzte 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara, eta online, Atlantikaldiaren webgunearen bidez. Pertsonako bi sarrera eska daitezke. Gonbidapenen erabilera arduratsua egiteko mezua zabaldu dute Atlantikaldiaren arduradunek. Aforoa mugatua izango da eta jende askok ezingo ditu emanaldiak ikusi, garrantzitsua dela hutsik lekurik ez gelditzea nabarmendu dute, eta beraz, gonbidapenak jasota dituztenek ez badute emanaldira joateko asmorik itzultzeko eskatu dute beste pertsona batek erabil ditzan.  Hala ere, emanaldiak hasi baino hamar minutu lehenago bertaratu ez diren pertsonen gonbidapenak baliogabetu egingo dira.

Bihar hasiko den musika jaialdiko emanaldi guztiak Fanderiako tenis pistan egingo dituzte eta horretarako karpa erraldoia kokatu du bertan udalak. Azken ukituak egiten ari ziren langileak ezerk huts egin ez dezan eta kulturaz, kasu honetan, musikaz gozatzeko aukera zabaltzeko.

Erlazionatutako edukiaEgoerara egokituta, kulturari ahotsa emango dio Atlantikaldiak
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.