Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

'Bi urte, lau hilabete eta egun bat', etxean

Astearteko saioan Lander Garro zuzendaria ariko da aurkezpen saioa zein ondorengo solasaldia egiten. Ozzinemak antolatu duen emanaldia filmaren estreinaldia izango da zuzendariaren jaioterrian.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2020/10/01

Berri ona Ozzinema Zineklubak eman duena: hilabete honetan, astero emango du film berezi eta interesgarria, eta beraz, zinemazaleek asteartero izango dute historia eta istorio handiekin gozatzeko aukera. Hileko lehen proposamena etxera begira egin du, eta Errenteria-Oreretako Lander Garro zuzendariaren Bi urte, lau hilabete eta egun bat dokumentala emango du hilaren 6an, asteartea.

Espetxetik atera eta urte batzuetara, Iruñeko kartzelara itzuliko da preso ohi bat eraitsi behar dutenean. Presoa ziegan dagoela negarrez hasi da. Bertan eman zituen preso bere bizitzako bi urte eta lau hilabete intsumisoa izateagatik.

Irudi horretatik abiatuta  derrigorrezko zerbitzu militarraren kontrako 1990. hamarkadako mugimendura hurbildu da zuzendaria, eta hausnarketa zabaltzeko, azterketa politikoa, soziala eta intimoa egin du zuzendari oreretarrak.

Soldadutzaren aurkako mugimenduaren kronika da film luze hori Garroren hitzetan, borroka molde baten lekukotza, eta horrek etorkizunean izan dezakeen eragina erronka berriei aurre egiteko garaian aldarrikatu du.

Dokumental politikoa da Garrorena, eta oinarrian sei protagonisten elkarbizitza du.

Astearteko saioan Lander Garro zuzendaria ariko da aurkezpen saioa zein ondorengo solasaldia egiten. Ozzinemak antolatu duen emanaldia filmaren estreinaldia izango da zuzendariaren jaioterrian. Urriaren 9tik aurrera, Niessen zinemetan emanaldi gehiago izango dira. Luxua herriarentzat zuzendari oreretarraren lana ikusi eta horrekin batera Garro bera lehen eskutik entzuteko aukera izatea.

Garroren lana, garai bat ulertu eta borroka eredugarri bat gogoratzeko bizi zutenen kasuan, eta ezagutzeko jaio gabe ziren belaunaldi berrientzat, ezinbestekoa da. Borroka horrek dokumentalaren protagonisten bizitzak markatu zituen, baina baita herri oso batenak ere. Emanaldia asteartean izango da —hilak 6— 19:30ean Niessen Zinemetan, eta sarrerak Niessen kulturgunean daude salgai 4 euroan. Osasun larrialdiaren harira ezarritako osasun eta segurtasun neurriak bermatuko dira.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.