COVID-19 kasuen igoera nabarmena Pasaian
Pasaian 11 pertsonatan hazi da infektatuen kopurua, horietatik bederatzi Antxoko osasun eremukoak dira. Errenteria-Oreretan, bederatzi kutsatu gehiago.
Atzo, Oarsoaldean, COVID-19agatik gaixotu zirenen kopurua 26 pertsonatan hazi zen. Igoerarik nabarmenena, Pasaiakoa: 11 infektatu gehiago atzeman ziren (bederatzi Antxoko osasun eremuari dagozkionak). Errenteria-Oreretan bederatzi izan ziren eritasuna hartu zutenak, lau Lezon eta eta bi Oiartzunen.
Datu horiek, eta beste asko, gaur eman ditu Osasun Sailak txosten bidez. Beheko estekan klik egin, eta osotasunean jaso daiteke.