Espetxera begira jarri dira
Sare Herritarraren hurrengo hitzordua, larunbatean da. Izan Bidea dinamikaren barruan Aldura eta Urdaburu mendi tontorretara igoko dira euskal presoak etxeratzea eskatzeko.
Jende asko bertaratu zen hitzaldira. Argazkia: Sare Herritarra Sare Herritarrak antolatuta Espetxea COVID garaian hitzaldia egin zuten atzo. Martin Iriberri Martuteneko kapilaua eta Libertad Frances Salhaketako kideak, espetxeetako errealitatea gerturatu zieten bertaratutakoei. Hirugarren hizlari bat aurreiksuia zegoen, Etxerat Elkarteko kidea den Urtzi Errazkin, baina ezin izan zuen parte hartu azkenean. Moderatzaile lanetan, Arantxa Urbe aritu zen.
Merkatuzarrek hartu zuen hitzaldia, eta antolatzaileak pozika zaldu dira erantzunarekin, jende asko bertaratu zelako, “halako hitzaldi eta dinamika gehiago antolatzeko gogoa piztu digu atzoko esperientziak”.
Sare Herritarraren hurrengo hitzordua, larunbatean da. Izan Bidea dinamikaren barruan Euskal Herriko 650 mendi tontor igoko dituzte hamarnaka lagunek , eta Errenteria-Oreretari, bi mendi egokitu zaizkio dinamika horren harira, Aldura eta Urdaburu, hain zuen ere. Sarek herritar guztiak deitu ditu parte hartzera, giza eskubideen, bakearen, konponbidearen eta elkarbizitzaren alde, “urrats bakoitza da ezinbesteko”.
Parte hartzeko izena eman behar da hemen.
Aldurara zein Udaburura igotzeko 08:30ean egin dute hitzordua Herriko Plazan, eta 09:30ean Susperregin. Bukatu ondoren ekitaldia eta hamaiketakoa egingo dute elkarrekin Malbazarren. Izan Bidea dinamikaren kamiseta urdina jantzita eramateko eskatu die parte hartzaileei Sare Herritarrak.
