Euskaraldiarekin bat egin du Oiartzungo udalbatzak, aho batez
Oiartzungo udalbatzako alderdi guztiek baiezkoa eman diote Euskaraldiarekin bat egiteko proposamenari. Kanpo eta barne ariguneak sortzeko konpromisoa ere hartu du udalak.
Atzo izan zen ohiko udalbatzarrean Euskaraldiarekin bat egin zuen Oiartzungo udalbatzak.
