Harmonia Ederrean programaren lehen emanaldia Iga abesbatzaren eskutik heldu da
Iga Irungoa da, gazte abesbatza da eta XVI. mendetik gaur egunera arteko musika biltzen duen egitarau oparoa eskaintzen du bere emanaldietan.
Iga abesbatzak hartuko du Madalenaren basilika larunbatean 20:00etan. Andra Mari Abesbatzak bultzatutako Harmonia Ederrean programaren lehen emanaldia izango da—beste bi aurreikusi ditu aurten—. Iga Irungoa da, gazte abesbatza da, eta XVI. mendetik gaur egunera arteko musika biltzen duen egitarau oparoa eskaintzen du bere emanaldietan. Eneko Amundarain da zuzendaria.
Kontzerturako sarrera ez da librea izango, gonbidapena eskuratzea ezinbestekoa izango da osasun larrialdiaren harira martxan den protokoloagatik. Gonbidapen horiek posta elektronikoz, 688 729 916 telefono zenbakira whatsappez edo deituta (17:30etik-19:30) jaso behar dira.
