Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Pala egokituko Sari Nagusiaren finala jokatuko dute Agustina Otaolan

Adimen elbarritasuna eta elbarritasun fisikoa kategoriak jokatuko dituzte. Igandean 12:00etan hasiko dira partidak eta frontoian bertan edota ETBren bidez jarraitu ahalko dira.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2020/10/06

Euskal Pilota Egokituko Sari Nagusiaren finala hartuko du Agustina Otaola Raketista Profesionala frontoiak igandean. Frontoi horretan bertan aurkeztu dute final hori Aizpea Oategi alkateak, Arkaitz Millan kultura diputatuak, Borja Yubero Laboral Kutxako ordezkariak,  Blanca Aranguren Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioko presidente ordeak, eta Juan Martinez de Irujo pilotariak.

Kirol minoritarioa dela euskal pilota oro har nabarmendu dute aurkezpenean, eta pala egokitua modalitate berria dela eta bi kategoriatan jokatzen dela zehaztu dute, elbarritasun intelektuala, eta elbarritasun fisikoa duten pilotariekin. Azken hori gurpildun aulkian jokatzen dute eta ez da derrigorrean lesioa izan behar, inklusiboa da, beraz.

Millanek ekitaldiaren garrantzia nabarmendu du, “inklusio sozialerako eta talentuen garapenerako tresna garrantzitsua da kirola”. Finala hartuko duen frontoiari ere erreparatu dio, “emakume raketista onenaren izena du”. Kirolak balio duela oso ezberdinak diren pertsonak batzeko balio duela nabarmendu du, “aniztasunaren itsasgarri moduko da, jatorri, genero, sinismen ezberdinetako jendea biltzen da kirolaren bueltan”. Pilotariei zorte ona opa die pilotariei igandeko finalari begira.

Errenteriako alkateak hartu du hitza ondoren, eta eskertu egin du bertaratu diren entitateetako ordezkarien presentzia, baita Irujorena ere, “behar duen eta merezi duen balioa eta garrantzia ematen diozuelako hemen egonik ekitaldi honi”. Mikel Izagirre ekarri du gogora, hil zen arte, Mindara elkarteko presidente izan zena: “Berari esker ikasi genuen kirola inklusiorako oso tresna garrantzitsua dela, lan izugarria egiteaz gain oso harrobi ona utzi zigun herrian, eta Mindarak jarraitzen du bere ondarearekin eta aldarrikapenei lekua ematen. Guretzako oso garrantzitsua da gure herrian, Mindarak esaten duen bezala, pertsona desberdinak berdinak izango diren gizarte bat eraikitzen jarraitzea. Guretzako ezinbesteko balioa da eta neurri horretako balioa dauka hemen jokatuko den final horrek”.

Kirol egokituan eskaintzen duen ikuskizun “ederra” balioan jarri du bestalde Otaegik, eta jokalariei zorterik onena opa die.

Laboral Kutxa da sariketaren babesle nagusia eta haren izenean Yuberok hartu du hitza. Hirugarren ekitaldia izango du sariketak aurten Errenterian jokatuko den finala, eta ohorea dela halako txapelketa baten barruan egotea esan du Yuberok. Berak ere zortea opa die kirolari guztiei, “lehiaketa honek duen arrakasta ikusita, datorren urtean ere antolatzeko aukera izango dugu”. Arangurenek txapelketa garrantzitsua dela eta are gehiago pandemia garaietan esan du, “plazera da frontoian izatea. Urteak dira pilotaren alde borrokan, federaziotik pilota eta pilotarien aldeko apustua egin zen eta aurrera doa, merezi du. Ikuskizun ederra da, baina batez ere hezitzailea. Igandean bihotzera eta kirolera helduko da”. Finalean arituko den emakume bakarrari, Leire Esnali, keinu egin dio Arangurenek, “emakume ordezkari bakarra izango zara finalean, eta indartsu nahi zaitugu”. Leire Esnal Eneko Sagarmendirekin batera arituko da, iaz bezala, adimen elbarritasun kategorian. Emakume Master Cup txapelketan eskuz arituko da Esnal, gainera.

Juan Martinez de Irujo pilotariak esperientziatik hartu du hitza. Gurpildun aulkian palan jokatzen zuzenean ez duela inoiz ikusi aitortu du, “bai ikusi dut, pilota maite dugunoi pilota den guztia ikusten dugulako, baina zuzenean ez”. Nafarroan Elkar Pilotarekin lanean ari direla nabarmendu dute aurkezpenean, haurrak frontoietara eta pilotara hurbitzeko. Entrenatzaile lanetan ari da Martinez de Irujo. Pilota egokitu talderik ez dutela esan du, “ez legoke gaizki egokitutako pilota talde bat izatea, zenbat eta jende gehiago aritu euskal pilotan, askoz hobe. Zoritxarrez, ez dute lehiatzeko aukera asko, ez direlako egokitutako txapelketak antolatzen eta haien lekuan jarri nahi dute; ni pilotan aritzen nintzenean gustuko nuelako entrenatzen nuen, baina baita lehiatzeko ere eta besteekin neurtzeko, eta eskertzen dizuet egiten duzuen esfortzua ez delako erraza txapelketak antolatzea, eta pilota egokituan ari direnek aukera izan dezaten ikuskizun ederra eskaintzeko”.

Telebistan emango dute finala.

Finalaren protagonistak hurrengoak: adimen elbarritasuna duten  Leire Esnal eta Eneko Sagarmendi bikotea, Iñaki Dibason eta Xabier Aizkorreta bikotearen kontra arituko da; elbarritasun fisikoa duten Aingeru Senperena eta Mikel Merino bikotea, Hilario Olano eta Beñat Lizaso bikotearen kontra arituko dira.  Partida igandean 12:00etatik hasita, eta Euskal Telebistan zuzenean ikusteko aukera izango da, eta frontoian bertan ere. Sari banaketa baino lehen Mikel Izagirreri omenaldia eskainiko diote.

Aurkezpena amaituta gurpildun aulkian pilota erakustaldia egin dute eta bat egin dute Martinez de Irujo pilotariak, baita Aizpea Otaegi alkateak eta Maite Gartzia Kirol zinegotziak ere.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.