Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

39 urte beteko ditu aurten Pasaiako Umorezko Antzerkiak

Jardunaldiak hilaren 16tik 25era izango dira (ostiraletik igandera denak). Pasaiako barruti guztietan eta ordutegi ezberdinetan eskainiko dituzte emanaldiak.

'Tomaxen Abenturak. Adi, grabatzen, ekin!' antzezlana.
Olaia Gerendiain
Pasaia
2020/10/07

Ia lau hamarkada igaro dira lehen aldiz herrian umorea eta antzerkia uztartu zirenetik, aurten 39 urte beteko baitituzte Pasaiako Umorezko Antzerki Jardunaldiek. Emanaldiak bi asteburutan izango dira: hilaren 16tik 18ra arte (Kaleluia jardunaldien barruan formakuntza bat eta bi kale-ikuskizun, Artekalek antolatuta) eta 23tik 25era arte bigarren txanda. Aurtengoan, nahiz eta bermatu beharreko osasun neurriek plangintza mugatzeko beharra sortu dioten Pasaiako Udalari, eskaintza orotarikoa izango da (barruti guztietan, ordutegi ezberdinetan eta publiko guztientzat bereziki sortutakoak). Honakoak dira aurtengo jarduerak:

  • Kaleluia arte eszenikoen profesionalentzat formakuntza jardunaldia. Hilaren 16ean Juanba Berasategin (Donibane), 10:00etatik 14:00etara, eta 16:00etatik 20:00etara.
    • ‘Banaketarakok tresnak. Nola prestatu feria baterako?’ eta ‘Arriskuan prebenitzeko glosategia. Zein protokolo ezarri behar ditugu?’
    • Inskripzioa egiteko helbide elektronikora mezu bat bidali beharko da.
  • Tomaxen abenturak. Adi, grabatzen, ekin! Hilaren 17an Euskadi etorbidean (Trintxerpe), 13:00ean.
    • Muxiri zinema asko gustatzen zaio. Oso aktore ona dela pentsatzen du, eta Tomax filma bat egiteko konbentzituko du. Hasteko, Erdi Aroko eszena bat, gero abentura bat mendian eta, bukatzeko, Piraten istorioa. Hau dena, umore, kantu, joko eta ikuslegoaren parte hartzearekin.
    • Sarrerak eskuratzeko egin klik esteka honetan.
    • Prezioa: Dohainik.
  • Zanguango. Al otro lado. Hilaren 17an Gure Zumardian (Antxo), 19:00etan.
    • MAX sarietan Kaleko Ikuskizun Onenaren Saria jaso duen antzezlana da. Kale erdian ezarritako oihal erraldoi baten bidez, egunerokotasuneko eszenak, magiaz gainezka daudenak, uztartuko dituzte, ikuslea ere antzezlanaren parte bilakatuz.
    • Honako bideo honetan lanaren laburpen bat dago ikusgai. Informazio gehiago ere irakur daiteke, hemen.
    • Sarrerak eskura daitezke esteka honetan klik eginez.
    • Prezioa: Dohainik.
  • Guillem Alba. Kalma. Hilaren 18an Juanba Berasategin (Donibane), 19:00etan.
    • Publiko guztientzako emanaldia. Ikuskizun hau Fira Tarregan aurkeztu zen (Europako aste eszenikoen nazioarteko azoka garrantzitsuena), eta arrakasta itzela izan zuen. Sinopsiak gogoetarako hainbat galdera egiten dizkio ikusleari: Zure ingurura begiratu eta denak korrika ari direla ikusten duzu; zuk gauza bera egiten duzu eta ez dakizu zergatik. Benetan desio dugun bezala bizi gara? Benetan egiten al dugu egin nahi duguna? Horrela jarraitu nahi dugu ala zerbait aldatzeko asmoa dugu? Kalma hitzik gabeko antzezlana da, clown-a bandera duena.
    • Interesdunek sarrerak hemen eskura ditzakete eta baita ikuskizunari buruzko informazio gehiago ere.
    • Prezioa: 3,22 euro.
  • ATX teatroa. Zazpiak bat. Hilaren 23an Udal aretoan (San Pedro), 19:00etan.
    • Aurtengo Donostiako Antzerki Saria eskuratu du piezak, epaimahaiak nabarmenduz “antzerki lengoaia bikaina” duela. Komeria, satira eta sarkasmoa konbinatuz, guztiok alfonbra azpian ezkutatu ohi duguna agerian geratuko da obra honekin. Nondik dator gizakiaren gaiztakeria? Berezkoa da? Bekatuen ideiarekin gizaki berri bati bizia emango zaio.
    • Sarrerak hemen klik eginez eros daitezke.
    • Prezioa: 10,73 euro.
  • Markeliñe. Kartoibiraka. Hilaren 24ean Juanba Berasategin (Donibane), 19:00etan.
    • Ikuskizun Hoberena, FETEN; eta Haurrentzako Ikuskizun Hoberenaren MAX saria. Biltegitik irten gabe, globoz, itsasontziz edo gameluz, istorio honetako protagonistek munduari bira emango diote 80 kaxatan. Julio Verneren ‘Munduari bira 80 egunetan’ eleberrian oinarrituta, jolasari esker irudimenezko bidaia zoragarri bat hasteko prest daude protagonistak.
    • Antzezlanaren bideoa esteka honetan ikus daiteke.
    • Sarrerak eskuratzeko, egin klik hemen.
    • Prezioa: 3,22 euro.
  • Mila Espiga eta Belen Cruz. Anarkia Relacional. Hilaren 25ean Kultur Etxean (Antxo), 18:30ean.
    • 2020ko Donostiako Poltsiko Antzerki saria jaso duen ikuskizuna. Polbo eta hautsa ez da gauza bera, armairuak, bolloak, larrua jo edo txortan egin, eta sexua… edo sexu-eza. Izan ere, orain hitz egiterik badagoela… hitz egin dezagun. Beste garai bateko bi emakume, opilgintza tradizionalean jantziak, ‘Puro bollo’ festibalera doaz…
    • Sinopsi osoa irakurri eta sarrerak eskura daitezke, hemen.
    • Laburpen bideo bat ere dago ikusgai.
    • Prezioa: 8,58 euro.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.