Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
HirigintzaIngurumena

Altamirako parkea berritzeko laguntza jaso du Lezoko Udalak

Parkearen espazioaren egungo egoera aldatu eta hobetu nahi dute, zonaldearen balio eta ahalmenak baliatuz.

Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2020/10/07

Altamirako parkea berritzeko laguntza jaso du Lezoko Udalak, Ingurumen eta Trantsizio Ekologiko Sailak jakinarazi duenez. Udalsarean 203o Proiektu Berritzaileak programara aurkeztu zen udala Altamira biziberritzeko egitasmoarekin, eta bertako puntuaziorik altuena jaso ondoren, parkea berritzeko urrats gehiago egingo dituzte.

IHOBEk (Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Hobekuntzarako erakundea) eta Udalsarea 2030ek (Udalerri Jasangarrien Euskal Sarea) bultzatutako diru laguntzaren xedea da klima aldaketarekiko arintze eta egokitzearekin, natura ondarea kontserbatzearekin eta hobetzearekin, ekonomia zirkularrarekin, hondakinen kudeaketarekin eta trantsizio ekologikoarekin harremana duten egitasmoak finantzatzea.

Hala, Altamiraren kasuan, bertako parkearen espazioaren egungo egoera aldatu eta hobetu nahi dute, parkearen balio eta ahalmenak baliatuz. Izan ere udalaren esanetan, Lezoko birika izan dadin lanean ari dira, “bai paseatzeko, bai naturarekin harremanetan egoteko ere. Lezoarrei eta Altamirako biztanleei bereziki erabilera anitzeko espazio berri bat eskaini nahi diegu”. Lezo 2030 Agendaren barruan dauden helburuen artean dago auzoko parkea biziberritzea.

Joxean Sanchez Ingurumen zinegotziaren arabera, laguntza jasotzea aitortza da gobernu taldearentzat, “Altamirako eremua hobetzeko dagoeneko gauzatzen ari den proiektuari babesa da”. Sortuko den espazioa segurua, inklusiboa eta erabat irisgarria izango dela adierazi dute udaletik, eta mugikortasun iraunkorra sustatuko duela, “belaunaldien arteko elkargunerako eta gozamenerako espazio bihurtuko da, eta horrez gain, klima aldaketari erreparatuz, tokiko mikroklima erregulatzen lagunduko du”. Gainera, udalaren ustez, COVID-19aren eraginak gertu dauden espazioekiko beharra azaldu du.

Egitasmoaren barruan, Altamirako egungo parkearen eremuari ondoan dagoen beste bat erantsiko liokete, 8.000 metro koadrokoa, egun erabilerarik gabe eta degradatua dagoena. Horrekin, herrigunera hurbilduko litzateke parkea. Gainera, 2021ean kota handiagoetara iristeko beste igogailu bat egitea aurreikusi du udalak, Bekoerrota-Altamirako berriaren osagarri gisara.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.