COVID-19k Errenterian duen eragina erakutsiko du udalak egunez egun
COVID-19ak Errenterian duen eragina egunez egun jasoko duen taula sortu du udalak. Astelehenetik ostiralera eguneratuko du taula hori.
COVID-19ak Errenterian duen eragina egunez egun jasoko duen taula sortu du udalak. Astelehenetik ostiralera eguneratuko du taula hori, eta bertan PCR probetan positibo izan diren pertsonen kopurua, PCR probetan positibo izan diren adinekoen egoitzetako egoiliarren kopurua, eta itxitako establezimenduen kopurua zehaztuko du. Era berean, udal instalazio edo zerbitzuren bat ixten bada, astelehenetik ostiralera, egunero eguneratuko den taula horretan jasoko da.
Datu horiek iturri ofizialetatik jasotakoak dira. Hala, azken orduetan PCR probetan positibo izan diren pertsonen kopurua Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak emandako datua da; egoitzetako erabiltzaileen kopurua berriz, Gipuzkoako Foru Aldundiak emandakoa da; itxitako ostalaritza establezimenduena Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak emandakoa; eta itxitako udal zerbitzu eta instalazioen gaineko informazioa berriz, udalak bera emango du.
Datu horiek jasoko dira, baina beharra balego, gehiago gehitu daitezkeela zehaztu du udalak.
COVID-19aren eraginaren jarraipena egiteko taula, hemen kontsulta daiteke.