Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

"Garai hauetan bereziki beharrezkoa da haurrekin eta helduekin elkarguneak sustatzea"

Aitziber Eguskiza Kultura eta Hezkuntzako teknikariak eta Artekaleko Joserra Fachadok aurkeztu dute Pasaiako Umorezko Antzerki Jardunaldien 39. edizioa: "Oso pozik gaude, kultura beharrezkoa delako".

Aitziber Eguskiza eta Joserra Fachado.
Olaia Gerendiain
Pasaia
2020/10/08

Aitziber Eguskiza Kultura eta Hezkuntzako teknikariak eta Joserra Fachadok Artekaleko (Euskal Herriko Kale Arteen Elkartea) kideak aurkeztu dute Pasaiako Umorezko Antzerki Jardunaldien 39. edizioa. Aurtengo berrikuntza nabarmenetakoa da Pasaiako Udalak eta Artekalek, elkarlanean, antolatu dutela programa, bigarrenek hilaren 16, 17 ea 18an izango diren kale ikuskizunak nahiz formakuntza bat prestatu baitituzte.

Eguskizak aurtengo antzezlanak martxan direlako asetasuna adierazi du: “Oso pozik gaude hasieran kolokan izanda ere, lortu dugulako, kostata, 39. edizio honekin aurrera egitea, ez dela gutxi!” Jaialdi garrantzitsu asko erori dira eta pandemiaren ondorioz, baina Pasaian “gutxienezko egitaraua atera ahal izan dugu eta oso pozik gaude, oso beharrezkoa delako kultura”.

Teknikariak lehen asteburuko ikuskizunen errepasoa egin nahi izan du, pasaitarrak animatuz kalera ateratzera, Trintxerpen nahiz Antxon adin guztietarako izango diren lehen bi ikuskizunez gozatzera. Hilaren 18an (igandean) izango den ‘Kalma’ pieza bereziki nabarmendu du: “Ikusteko modukoa da, oso gozagarria”. Fachadok lehen antzezlanaren berri eman du, bera baita bi protagonistetako bat: “Tomaxen Abenturen pieza hau Donostian abuztuan estreinatu genuen, eta orain Pasaian egitea gustu bat da guretzat! Helburua da jendeak ongi pasatzea, umorea. Haurrentzat zuzenduta dago baina helduek ere oso ongi pasatzen dute, eta hori plusa da”

Bigarren asteburuari dagokionez, Donostia Antzerki Saria irabazi duen ATXren lana aspaldi Pasaiara ekarri nahi izan dutela adierazi du Eguskizak, eta aurten, azkenean, lortu izanak asko pozten dituela antolatzaileak. Horren ostean, “beti arrakastatsua den Markeliñe izango dugu, Kartoibiraka ikuskizunarekin. Pieza horrek badu bere ibilbidea eta nazioartean oso goraipatua da”, Fachadok bat egin du esandakoekin: “Oso polita da, merezi du ikustea. Ederra da, ez dira damutuko…”. Azkenarekin, Belen Cruz eta Mila Espigak umorez beteriko amaiera emango diote aurtengo egitarauari.

“Garai hauetan bereziki beharrezkoa da haurrekin eta helduekin elkarguneak bultzatzeko egitasmoak sustatzea”, esan du teknikariak. Ildo horretan, herritarrak animatu nahi izan ditu sarrerak lehenbailehen eskuratzera; dena den, argi utzi du ikuskizunak hasi baina ordubete lehenago leihatila bat irekiko dutela digitalki gonbidapenak eskuratzeko zailtasuna izan lezaketen horiek bertan eskura ditzaten. Emanaldi guztietan osasun eta segurtasun neurriak bermatuko direla nabarmendu dute antolatzaileek.

Sarrera guztiak esteka honetan daude eskuragai.

Erlazionatutako edukiaAntzerkia eta algara, oholtzan39 urte beteko ditu aurten Pasaiako Umorezko Antzerkiak
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.