Gipuzkoa Turismoaren saria jaso du Iñigo Legorburuk
Narrazio eta argazki lehiaketa horretan 1.000 pertsonatik gora hartu dute parte.
Iñigo Legorburu idazle errenteriarrak Gipuzkoa Turismoaren saria eskuratu du. Zehazki, narrazio bat saritu diote Passport Gipuzkoa kanpainaren barruan. Narrazio eta argazki lehiaketa horretan 1.000 pertsonatik gora hartu dute parte. Helburua, Gipuzkoako turismoa sustatzea da. Narrazio motzen atalean uda eta Gipuzkoa gaiak aipatu behar ziren. Big Brother lana aurkeztu zuen Legorburuk. Ikasturte hasiera bat irudikatu du, migratzaileak dira bi protagonistak, eta tratu txarren gaia jorratu du.
Nekazal turismo batean asteburu pasa bi lagunentzat jaso dute sari gisa irabazleek.