Zerbitzuetako saltokiak dinamizatuko ditu Bizi Errenteria dinamikak
Deskontu berriak, aukera anitz leloarekin dinamizatuko ditu Errenteria-Oreretako zerbitzuetako saltokiak Bizi Errenteria dinamikak.
Deskontu berriak, aukera anitz leloarekin dinamizatuko ditu Errenteria-Oreretako zerbitzuetako saltokiak Bizi Errenteria dinamikak. COVID-19ak eragindako osasun larrialdiaren ondorioak sektore ia guztietara heldu dira, eta Bizi Errenteria dinamika tokiko establezimenduak indartzera dator. Bizi Errenteria dinamika, Errenteriako Udalak pandemiaren ondorioak minimizatzeko bidean martxan jarritako Talka eta Suspertze planaren ataletako bat da, eta helburua, bezeroen fidelizazioa lortu eta tokiko komertzioa sustatzea da. Ezinbestekoak dira tokiko saltokiak herri baten bizitza eta kolorea bermatzeko, baita tokiko ekonomiarentzat ere.
Hainbat sektoreekin lanketa egin da, hilabete honetan, zerbitzuetako establezimenduen txanda heldu da. Informatika, argazkilaritza, dekorazioa, joskintza, etxetresna dendek eta bidai agentziek hartuko dute parte, hamahiru gutzira, ia sektore horretan Errenteria-Oreretan dauden denak. bezeroak erosketa egiten duenean horietako batean, deskontu txartel bat jasoko du. Deskontu edo abantaila horietako batzuk hilabete honetan bertan zehar izango dira eskuragarri, eta beste batzuk berriz, abenduaren 31ra arte kontsumitu ahalko dira.
Establezimendu parte hartzaile guztiek, kartela izango dute denda sarreran bezeroek erraz identifikatzeko moduan.