Euskadi etorbidea moztuta egongo da larunbatean
Kale ikuskizun bat dela eta, Correosetik Lasako bidegurutzera doan bide zatia moztuta egongo da larunbat honetan, 10:00etatik 14:00ak arte.
Larunbat honetan, hilak 17, kale-antzerki ikuskizun bat izango da Trintxerpeko Euskadi etorbidean. Hori dela eta, kalea moztuta egongo da 10:00etatik 14:00etara, gutxi gorabehera, Correos eta Lasako bidegurutzearen arteko kale zatian.
Bitarte horretan soilik zamalanak egiten dituzten ibilgailuak sartu ahal izango dira, honako zehaztasun honekin: zamalana azokan egin behar dutenek Lasako bidegurutzetik sartu beharko dute, beste guztiek Correos pareko sarreratik.