COVID-19 kasuen gorakada kezkagarria Pasaian eta Oiartzunen
Pasaian 17 kasu gehiago atzeman dituzte, gehienak Antxon. Oiartzunen aspaldiko igoerarik handiena izan da, zazpi positibo gehiagorekin.
Gorantz doaz Oarsoaldean koronabirusagatik gaixotu diren pertsonen zenbakiak. Atzo, 40 gehiago. Igoera kezkagarriena Pasaiakoa da, 17 kasu gehiago atzeman zirelako (13 Antxoko anbulatorioko osasun eremukoak). Oiartzunen ere nabarmen egin zuen gora atzokoan infektatuen kopurua, zazpi gehiago zenbatu baitziren. Errenteria-Oreretan hamalau posibo gehiago jaso ziren, eta bi Lezon.
Jarraian, azken 14 egunetan 100.000 biztanleko erratioak, herriz herri:
- Pasaia: 436,84 (asteazkenean, 335,11)
- Lezo: 344,15 (asteazkenean, 311,37)
- Errenteria-Orereta: 343,79 (asteazkenean, 323,86)
- Oiartzun: 231,86 (asteazkenean, 164,24)
- Gipuzkoako batez bestekoa: 386,50
Osasun Sailak aurreko datuak eta beste asko eman ditu gaur txosten bidez. Horren berri izateko, egin klik beheko estekan.