Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Espazio seguruak sortu ditu udalak zahartze aktiboa bermatzeko

Erretiratuen elkarteekin eta auzo elkarteetako emakumeen taldeekin elkarlanean kolektibo horri erantzun eta sozializaziorako zein askotariko ekintzak egin ahal izateko egitaraua osatu du udalak.

Erretiratuen elkarteetako ordezkariekin aurkeztu du dinamizazio programa gaur Azipea Otaegi alkateak.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2020/10/16

Kolektiborik zaurgarriena izan da COVID-19aren osasun larrialdiak. Gogor kolpatu ditu koronabirusak adineko pertsonak, eta gainera sozializaziorako, besteekin harremanetan izateko martxan zituzten espazioak ere itxita daude egun osasuna eta segurtasuna bermatzeko.

65 urtetik gorakoak barneratzen dituen adinekoen kolektiboko 10.000 pertsona bizi dira Errenteria-Oreretan; populazioaren laurden bat. Erretiratuen zortzi elkarte daude, 3.500 erabiltzaile dituzte, eta auzo elkarteetan dauden emakumeen taldeetan 2.000 emakume aritzen dira.

Segurtasun protokoloek ezarritakoei, kolektibo horrek zaurgarriena izateagatik kasu askotan barneratu duen beldurra gehitu behar zaio. Sozializaziorako espazioak galtzearekin batera, pandemia heldu zenetik pairatu behar izan duten narriadura fisiko zein kognitiboa ere aintzat hartzeko faktorea da.

Hori guztia kontuan hartuta, erretiratuen elkarteekin eta auzo elkarteetako emakumeen taldeekin elkarlanean kolektibo horri erantzun eta sozializaziorako zein askotariko ekintzak egin ahal izateko egitaraua osatu du udalak. Orain arte, modu autonomoan antolatu ditu elkarte bakoitzak bere jarduera egitaraua, baina pandemiaren eraginez itxita dauden espazio horiek berme guztiak hartuta zabaltzeko beharra ikusi du udalak, eta arlo ezberdinen lan transbertsalari esker —Gizarte Zerbitzuak, kirolak, Agiritegia, Berdintasuna, Errenteria Musikal, Udaltzaingoa— dinamizazio programa jarri du martxan udalak zahartze aktiboko espazio seguruak sortzeko.

Askotariko eskaintza eta 2.000 plaza
2.000tik gora plaza eskainiko ditu jarduera egitarau horrek, eta doakoa izango da parte hartzea. Orain arte, ordaindutakoak ziren antolatutako ikastaro eta jarduerak, orain ordea, ez dituzte ordaindu beharko. Bertan parte hartzeko baldintza bakarra, 65 urte edo gehiago izatea. Adin horietako errenteriar orok du aukera parte hartzeko, eta izena emateko bi bide: Online Herri Biziaren web orrian, edo presentzialki hilaren 19tik 28ra bitartean Olibeteko erretiratuen elkartean, 08:30etik 13:30era. Galtzarabordako Kiroldegian ere izango da izena emateko aukera, baina soilik bertan egingo dituzten jardueretarako.

Lekuak mugatuak direnez eskainitako plaza kopurua gainditzen bada hilaren 29an zozketa egingo da, eta egun horretatik aurrera jakinaraziko zaie lekua lortu dutenei. Jarduerak, berriz, azaroaren 2an hasiko dituzte.

Erretiratuen elkarteetako eta auzo elkarteetako emakume taldeetako ordezkariekin batera azaldu dira prentsa aurrera gaur Aizpea Otaegi alkatea dinamizazio programaren berri emateko. Pandemia hasi zenetik udalgintzaren erdigunean jarri dituela udalak adinekoak azaldu du alkateak, “uste dut konfinamendu betean osatu genuen zaintza sare publiko komunitarioren bidez egin zen lanak hori erakusten duela, adinekoak jarri genituela kolektibo zaurgarri bezala gure jardunaren eta gure politikagintzaren erdigunean”.

Konfinamendua amaitu bai, baina pandemiak bertan jarraitzen duela nabarmendu du Otaegik, eta horrek arlo guztietako politikak aldatzera behartu duela udala, “arlo guztietan ari da eragiten programak eta politikak birpentsatu eta moldatu beharra. Horrek adinekoei zuzendutako programei ere eragiten dio”.

Errenteriako adinekoei oso aktiboak izatea aitortu die alkateak, “espazio oso garrantzitsuak kudeatzen dituzue modu autonomoan, egiten duzuen lan izugarriari esker, eta une honetan bizi dugun testuinguruan ulergarria denez beariei zaila egiten zaie une honek ekintzak eta jarduerak antolatzea eskatzen duen ardura asumitzea. Modu autonomoan jarduteko baldintzak aldatu egin dira arrazoi horregatik”.

Udalak, ezinbestekotzat jo du adinekoei begirako programazioa, “behar-beharrezkoa da” eta gaur aurkeztu duten programazioak, hain zuzen ere, ohiko programazioa antolatzeko dagoen zailtasunari erantzun nahi die.

Jarduerak askotarikoak dira, diziplina anitzak: dantza, oroimen tailerra, euskara, ingelesa, Hiri Margolariak, Artearen Historia, soinketa, yoga, zumba, luzaketak, pilates, ziklo, tipi tapa ibilbide osasungarriak, musika kultura, musika lengoaia, bide heziketa, teknologia berriak, whatsapp tailerra, bideokonferentzia tailerra, facebook tailerra, bisita gidatuak, eta hitzaldiak.

Gaur aurkeztutako dinamizazio programa berria dela esan du azkenik Otaegik, “proba bat da, egun bizi dugun agertokiak derrigortuta birpentsatutako eskaintza adinekoei erantzuteko. Bidean ziurrenik hobetzeko aukera eskainiko digu, eta hala egingo dugu, egin ahala ikasi eta behar denean aldatu hobetzeko”.

Ikastaroen gaineko informazio guztia, hemen.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.