Mendi Film jaialdiko onenak, Errenterian
Urdaburu Mendizale Elkarteak antolatu du film horien emanaldia udalaren laguntzarekin azaroaren 5ean eta 6an.
Bilbao Mendi Film Jaialdiko lan onenak Errenteria-Oreretan izango dira azaroaren 5ean eta 6an. Urdaburu Mendizale Elkarteak antolatu du film horien emanaldia udalaren laguntzarekin. 19:30ean izango dira emanaldiak Niessen Kulturgunean, eta bi egunetako antolaketa bera izango da, bi orduko saioak izango dira eta film laburra eta metraje ezberdineko beste film bat emango dute. Lehenengo egunean Nebula (13 minutu) eta Ostatnia Gora (83 minutu) filmak emango dituzte. Lehenengoak, 2019ko BMFko film labur onena izan da; bigarrenak, berriz zuzendari onenaren saria jaso du festibalean.
Bigarren egunerako, Harria Herria (7minutu) eta Manaslu (100 minutu) emango dituzte. Bigarrenak, BMFeko publikoaren saria jaso zuen iaz.
Sarrerak salgai daude dagoeneko Niessen Kulturguneko leihatilan ohiko ordutegian eta emanaldien egunean bertan, hasi baino ordubete lehenago. Prezioa, 3 euro saioko. Urdaburu Mendizale Elkartearen egoitzan ere eros daitezke sarrerak ostegunetan 19:00etatik 21:00etara.