Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
HirigintzaKirola

Espainiako Itzuliak Errenteria-Oreretako zirkulazioari eragingo dio datorren asteartean

Lasterketaren lehen etapak herria zeharkatuko du hilaren 20an, eguerdian. Hainbat bide moztuta egongo dira eta garraio publikoari ere eragingo dio Itzuliak.

Olaia Gerendiain
Errenteria-Orereta
2020/10/17

Datorren asteartean, (hilak 20) Espainiako Itzuliaren lehen etapa Errenteria-Oreretatik igaroko da; hori dela eta, aldaketak eta afekzioak egongo dira trafikoan nahiz garraio publikoan. Honakoa da lasterketa igarotzea aurreikusi den ordutegia:

  • 13:15ean Lintzirinetik etorriko dira eta herria GI-636tik gurutzatuko dute.
  • 13:24ean irtengo dira kirolariak, Pasai Antxora sartuz (GI-636tik).

Itzuliak ez du herriko erdigunean eraginik izango, GI-636tik egingo baitute bidea oso-osorik. Txirrindulariei bidea libre uzteko, honakoak dira zirkulazioan hartuko diren neurriak:

  • 13:15a baino 40 bat minutu lehenago, Lartzabaletik GI-636ra doan sarbidea moztuta egongo da. Ez horrela zentrora dauden sarrerak eta irteerak (Arragua eta Nafarroako Hiribidea).
  • 13:24 baino berrogei minutu lehenago Kaputxinoetako tunelaren aurrean eta Donostiako norabidean dagoen biribilgunetik GI-636ra irteten den bide zatia moztuta egongo da. Ibilgailuak Kaputxino gainera bideratuko dira.

Bestalde, eta gune batzuetan trafikoa mugatuta egongo den tartean (12:30etik 13:40era gutxi gorabehera), udalerriko sarrera irteerak bai Oiartzunera (Arraguatik), Irunera (Arragua eta Lezo-Gaintxurizketa), Donostiara (autobidetik), Astigarragara (Zamalbidetik), Lezora eta Donibanera (Lezo ibilbidetik –Altzateko biribilgunea), irekita egongo dira ustekaberik ezean.

Herri barneko garraioari dagokionez, Herribusek ohiko ibilbide eta ordutegiak mantenduko ditu, U22 Lartzabal-Morrongileta linean izan ezik. Azken hau Alabergatik (Nafarroako biribilgunea) Biteri kalera sartuko da, eta Sorgintxulo, Versalles, eta Galtzarabordako geltokiak bertan behera geratuko dira. Txirrindulari itzulia pasa bezain laster, ohiko ibilbideari berrekingo zaio.

Herri arteko garraio publikoari dagokionez, Lurraldebusek jakinarazi du ondorengo lineak alda litezkeela Irun, Errenteria, Pasaia eta Donostiatik pasatzerakoan, 12:00etatik 14:00etara: E01, E02, E03, E04, E05, E06, E07, E08, E09, E15, E20, E21, E22, E25, E26, E28.

Errenteriako Udalak nabarmendu du ez dela espero lasterketak trafikoan eragin handiegirik izan dezan, kontuan hartuta lehen etapa Irunen hasiko dela, eta, beraz, herrira iristen denean, ohikoena litzakeela lasterketako taldea oraindik oso bateratuta egotea. Hori dela eta, azkar pasako dela da aurreikuspena: “Zirkulazioa ahalik eta azkarren jarriko da berriro martxan”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.