Aisialdi talde eta gazte elkarteak diruz lagunduko ditu udalak
Pasaiako Udalaren Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapen Sailak laguntzak eskatzeko epea irekiko du hilaren 28an, hilabetez.
Pasaiako Udalaren Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapen Sailak diru laguntzak eskatzeko epea irekiko du hilaren 28an, irabazi asmorik gabeko aisialdi talde eta gazte elkarteentzako. Eskaerak azaroaren 27ra arte aurkeztu ahal izango dira. Laguntza udalerrian antolatzen diren aisialdiko, denbora libreko eta kanpamenduetarako jarduerak eta programak finantzatzea dauka helburu.
Informazio gehiago eskura daiteke 943 34 40 34 telefono zenbakira deituz.