Beldurra maite dutenentzat hitzordua
Donostiako Beldurrezko astearekin bat egingo du OzZinemak, eta horretarako beldurrezko filma aukeratu du biharko emanaldirako.
Donostiako Beldurrezko astearekin bat egingo du OzZinemak, eta horretarako beldurrezko filma aukeratu du biharko emanaldirako: The Lodge. Amaorde bihurtzear dagoen emakumea, senargaiaren bi seme-alabekin, zibilizaziotik urrun dagoen etxe batean harrapatuta geldituko da elurte handi baten ondorioz. Hiruen arteko harremana sortzen hasten denean, jarrera beldurgarria hartuko du emakumeak, haurtzaroan jasan zuen doktrinamendu erlijiosoaren ondorioz.
Fanatismo sektarioaren ondorio konponezinak aztertzen ditu istorio beldurgarri horrek, eta giro itogarria sortuko du. Zuzendari lanetan, Severin Fiala eta Veronika Franz.
Bihar ikusi ahalko da filma, 19:30ean, Niessen zinematan. Sarrerak, lau euroan daude salgai.