Eider Rodriguez eta Lander Garrorena da Etxepare Itzulpen Saria
Rodriguezek Euskadi Literatura Saria eskuratu zuen 2018an Bihotz handiegia liburuarekin.
Eider Rodriguezen Bihotz handiegia liburua gaztelaniara itzuli dute Rodriguezek berak eta Lander Garrok. Itzulpenaren kalitateak eta jatorrizko bertsioarekiko mantendu duen leialtasunak Etxepare Itzulpen saria irabaztea ekarri di bi oreretarrei.
2017an argitaratu zuen Rodriguezek Bihotz handiegia Susa argitaletxearekin, eta haren itzulpenak Random House Bartzelonako argitaletxearekin ikusi du argia orain. Un corazon demasiado grande liburua saria besapean heldu da, itzulpenaren kalitateagatik epaimahaikideek nabarmendu dutenez.
4.000 euro jaso dituzte sari: 2.000 egileentzat eta beste hainbeste argitaletxearentzat.
Euskadi Literatura saria irabazi zuen Rodriguezek Bihotz handiegia liburuarekin 2018. urtean.